Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak interes estrategikotzat hartzen ditu hizkuntzen arteko koordinazioa eta trataera bateratua eta eleaniztasunaren eta hizkuntza aniztasunaren sustapena, nafar hezkuntza sistemaren hobekuntza bezala izanik hizkuntzen komunikazioaren arloan eta Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua (IHP) delarik helburu hauek jasotzen dituen dokumentua. 16/2019 Foru Aginduak proiektu honen lanketa arautzen du Nafarroako ikastetxeetan.

"Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua, hizkuntza komunikazio gaitasunarekin zerikusia duen Ikastetxekaren Hezkuntza Proiektuaren konkrezioa da. Honenbestez, baloreak, helburuak eta hizkuntza kominikazio gaitasunaren garapena lortzeko ekintzen lehentasunak jasoko dituen dokumentua izanen da. Era berean, IHP-ak ikastetxearen testuinguru sozial nahiz kulturalaren ezaugarriak baita ikasleen aniztasunaren trataera eta tutoretza eskuhartzea ere jasoko ditu. Azkenik, IHP-ak, inklusioa eta diskriminaziorik eza ardatz hartuko ditu eguneroko ekintzetako ezinbesteko balore bezala.

IHP-ak gaitasun linguistiko-komunikatiboaren gaineko lan estiloa islatzen du. Horretarako, ebaluazio, formazio, innobazio eta hobekuntza proposamen jakinak baliatuko ditu.

IHP-ak, aho batez hartutako hizkuntza gaitasunaren gaineko erabakiak jasoko ditu bere baitan."

Guía para el diseño y puesta en marcha de un Proyecto Lingüístico de Centro-n

Europar Hezkuntza Programen Erakunde Autonomoa eta Fernando Trujillo Sáez (Universidad de Granada)

IHP-a, hezkuntza komunitate osoa inplikatzea eskatzen duen dokumentua da. Erabakitzailea eta hausnarketarako dokumentu profesionala da. Bertan, hezkuntza komunitatean eta hezkuntza testuinguruan ematen diren harremanak, hizkuntzen ikaste-irakaste prozesuak edota hizkuntzen bitarteko ikasketak nola egingo diren zehazten duten erabakiak gehituko dira.

“…Hizkuntzen erabileraren zein hizkuntzen ikaste-irakaste prozesuaren inguruko erabakien gaineko dokumentua izan nahi du; erabateko jarraikortasuna izanen du hizkuntzen trataera bateratuan…”