Atal honetan bildu dira zuzendaritza taldeko kideen eta, bereziki, irakasleen praktikaren gaineko hausnarketa prozesutik ateratako erabakiak. Esparru didaktiko eta metodologiko honetan hartutako erabakiek bat etorri behar dute eta koherenteak izan erakundeetan hartutakoekin.

    • Ikastetxe elebidun/eleaniztun gisa, nola lantzen da ahozkotasuna ikastetxean?
    • Ikastetxe elebidun/eleaniztun gisa, nola lantzen dira irakurketa eta idazketa trebetasunak?
    • Ikastetxe elebidun/eleaniztun gisa, nola pertsonalizatzen da ikaskuntza? Hiztegi pertsonalizatuak, ikaskuntza egunkariak, paper zorroak edo pertsonalizatzeko beste bide batzuk erabiltzen al dira?
    • Ikastetxe elebidun/eleaniztun gisa, nola ebaluatzen da hizkuntza-komunikazioko gaitasuna? Ohiko metodoekin, hots, azterketa idatziarekin? Metodo alternatiboekin? Ahozkotasuna baloratzen da? Zertarako ebaluatzen da: kalifikatzeko edo hobetzeko?

Eleaniztasunaren eta ikastetxearen hizkuntza proiektuaren perspektiba bikoitzetik abiaturik halako galderei erantzunez gero, bermatuko dugu eleaniztasuna xede huts ez bihurtzea eta hizkuntza-komunikazio global, konplexu eta aberatseko gaitasun baizik.

Ikasleak taldekatzeko irizpideak.

-Ikasleak taldekatzeko zer irizpide erabili da? Azal ezazue irizpide horien zergatia.

- Kontuan izaten al da ikasleen familia hizkuntza?

- Ba al da hezkuntza sisteman berriki sartu diren ikasleendako harrera planik? Azal ezazue labur.

- Ikasgelaren barnean ikasle bat talde batean sartu behar denean eta errefortzuko neurriak hartu behar direnean, hizkuntzekin zerikusia duten zer alderdi hartzen dira kontuan?

- Zer egin nahi da egoera hori hobetzeko? Zer erabaki hartu dira?

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak.

- Hizkuntzei dagokienez, zer protokolo erabiltzen da ikasle horiekin?

- Zer egin nahi da egoera hori hobetzeko? Zer erabaki hartu dira?

Kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuk:

  • Berrikustea hizkuntzak irakasteko erabilitako hezkuntza praktikak eraginkorrak direla.
  • Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuaren barnean hizkuntzen garrantzia agerian uztea.
  • Gaztelania irakasten duen irakaslearen balizko eginkizunak aztertzea.
  • Arlo guztiek hizkuntza-komunikazioko gaitasunari egiten dioten ekarpenaren garrantzia kontuan izatea.
  • Ikastetxearen Irakurketa eta Liburutegi Planaren eta ikastetxearen IHPren arteko erlazioa zehaztea.
  • Moduluaren ondorioak IHPren gaineko gure hausnarketari gehitzea.

Makroestrategien eta mikroestrategien artean bereizi beharra dago.

Makroestrategiak

    • Zer erlazio dago hizkuntza arloen artean? Planteatuko al da hizkuntzen curriculum integratua? Testu mota berak modu koherentean landuko al dira? Zereginak eta proiektuak hizkuntza batean baino gehiagotan eginen al dira?
    • Hizkuntzakoak ez diren arloetan nola lantzen da hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna? Hizkuntzakoak ez diren arloetako irakasleei dagokienez, ba al da haien aldetiko konpromisorik?
    • Zer-nolako erlazioa dago hizkuntzako arloen eta hizkuntzakoak ez diren arloen artean? Lexiko espezializatua ikasterakoan edo hizkuntzakoak ez diren arloen berezko diskurtso generoak lantzerakoan, hizkuntza arloek hizkuntzakoak ez diren arloei laguntza ematen al diete? Hizkuntzakoak ez diren arloetan hizkuntza-komunikazioko gaitasunaren garrantziaz jabetzen al dira?
    • Nola erantzuten zaio aniztasunari elebitasunetik? Proiektu elebiduna inklusiorako edo segregaziorako da lagungarria? Zer neurri hartzen da lehena laguntzeko eta bigarrena saihesteko?
    • Nola aurreikusten da Irakurketa eta Liburutegi Plana ikuspegi eleaniztunean? Zenbait hizkuntzatako testuak ba al daude liburutegian? Nola lantzen dira?
    • IKTen zer erabilera egiten da ikuspegi eleaniztunetik? Testu digitalak sortu eta jasotzen al dira hizkuntza batean baino gehiagotan? Nola laguntzen dute IKTek eleaniztasunean?
    • Ikastetxe elebidun/eleaniztun moduan, nola hartzen da parte nazioarteratze programetan? Zein herrialderekin aritzen da elkarlanean? Zein hizkuntzatan?
    • Ikastetxe elebidun/eleaniztun gisa, nola zabaltzen da ikastetxea ingurunera? Ba al da ingurunean elebitasuna/eleaniztasuna bultzatzen duen elementurik?

Mikroestrategiak