Heziberri 2000 plangintzan ezarrita dauden ebaluazio-irizpideak aintzat hartu, eta haiei dagozkien xehetasunak taula batean ezarri dira (ikusi “Ebaluazio-irizpideak” atala). Taula hori gai osoa landu ondoren betetzekoa da.
Ikasgelan, ikasleak lanean ari diren bitartean, behatu egin behar da. Alde batetik, emandako azalpenez gain bestelako azalpenik behar duten ikus daiteke, eta, bestetik, emandako informazioa ariketak egiteko egokia izan den jakin. Bide batez, autonomoak diren behatzea daukagu.
Behin ariketak amaituta, egindako lana balioetsi beharra dago, hasieran ezarritako helburuei kasu eginda. Horretarako, adibide moduan hemen aurkezten den errubrika erabil daiteke. Ariketa bakoitzari nota ezarriko zaio, eta proiektuak, izango du pisurik handiena.