Gorago esan bezala, goiburua <head> </head> etiketen artean zehazten da. Bereizi egin behar da <body> etiketaren barrukoa ( <h1>.<h6> etiketetako izenburuak ) eta <header>-en agertzen dena.
Atal honetan jarritakoak ez dira argitaratuko, baina garrantzi handia dute orriaren itxuran eta portaeran. Honako elementu hauek ager daitezke:
Orriari izenburua jartzeko balio du; HTML5 bertsioan nahitaezkoa da. Nabigatzailearen erlaitzean agertuko da, baita laster-marka zehaztean ere. Bilaketa-tresnak erakusten duen izenburua da.
Kanpoko baliabideak estekatzeko erabiliko dugu. Orokorrean, estilo-orriak dokumentuarekin lotzeko erabiltzen da. Orriaren ikonoak ere, <link> etiketarekin definitzen dira. Ez du amaierarako etiketarik.
<head>
<link rel="stylesheet" type="text/css" href= "estilo_orria.css">
<link rel="icon" type="img/jpg" href="ikonoa.jpg">
</head>
Erabiltzen dituen atributu garrantzitsuenak hauek dira:
Orrian, berariazko estiloak zehazten ditu. Etiketa hori goiburuaren atalean zein gorputzaren atalean jar daiteke; orriko elementuekin bateratuta, edo bakarrik.
Ezin dira <style> </style> etiketa eta style atributua nahastu. Lehenengoa orrian bertan estiloak zehazteko erabiltzen da; bigarrena, ordea, elementu jakin baten formatua aldatzeko, html etiketaren barruan kokatuta, gainerako atributuen moduan.
<h1 style=”color:green”> paragrafoa</p>
Oinarrizko URLa zehaztuko du, eta, beraz, helbide osoa erabili beharra saihestuko du. Kasu jakinetan erabili behar da. Web orrian, bakarra egongo da, goiburuari dagokion atalean.
Google esteka beste leiho batean zabalduko da, target=_blank jarri dugulako.
Hainbat lengoaiatan jarduerak sortzeko erabiltzen dira; Javascript lengoaian, adibidez. Laugarren atalean ikasiko dugu JavaScript nola kudeatu
Ez dira premiazkoak weba ibil dadin; baina jartzea gomendatzen da, hainbat parametro zehazteko:
<meta charset="utf-8">
<meta name="author"content="Miren Egizabal">
<meta name="description" content="HTML, webgune berriak sortzen" >
<meta name="keywords" content="HTML, CSS, Javascript">
Balio horiei esker, bilatzaileek gure orria errazago aurkituko dute WWWean, arazten dutenean.