Inprimakiak erabiltzaileari buruzko informazioa batzeko erabiltzen dira. Askotan, haren informazio pertsonala, gustuko ekintzak, hautatzen dituen produktuak… hartzen dira kontuan, edo web orri batean erosketak egiten dituenean zer aukeratzen duen, inkestetan zer erantzuten duen…
Inprimakiek hainbat eremu dituzte, eta haietako bakoitzak ezaugarri jakinak izango ditu : testu-koadroak; datak, balio logikoak (bai/ez), zerrenda zabalgarriak, aukera-botoiak, botoi-laukiak…
HTMLn, inprimakiak bidaltzeko aukera bakarra posta elektronikoa erabiltzea da. Badaude programa aurreratuagoak; baina, zailagoak direnez, ez dira ikasturte honetan azalduko.
Inprimakiak HTMLn egiteko, <form> </form>
etiketa erabiltzen da.
Etiketa horren bidez, erabiltzaileak data sartzeko erabiliko dituen eremuak zehaztuko ditu. Input motaren arabera, inprimakien eremuak guztiz ezberdinak izan daitezke.
Horrelako datu batzuk ikusteko, hona hemen adibidea:
Inprimakietan datuak nabarmentzeko eta lauki baten barruan batzeko atalak <fieldset> </fieldset>
etiketak erabilita zehaztuko dira. Atal horiei izena emateko, <legend> </legend>
etiketak erabiliko dira, <fieldset>
jarri ondoren, eta, haien artean, izen adierazgarria jarriko da, erabiltzaileari gune horretan zer-nolako informazioa dagoen aditzera emateko.