Webguneetan, sarritan, informazioa hainbat zutabe eta kokalekutan sakabanatuta egoten da (egunkari eta aldizkarietan moduan). “Web-orri baten egitura” atalean aipatu den bezala, HTML5ek web-orriaren alde guztiak zehazteko elementu semantiko berriak eskaintzen ditu:
Lau eratan egokitu dezakegu gure webgunearen diseinua, zutabea komeni den eran jartzeko. Era bakoitzak alde onak eta txarrak ditu. Hona hemen ezaugarriak eta elementuak:
Taulak inoiz ezin dira erabili HTMLko diseinu-elementu moduan; datuak modu argi eta ulergarrian erakusteko erabiltzen dira. Beraz, guztiz gaitzetsita dago diseinu-erreminta bezala erabiltzea. Taulak erabiltzeak nahaspilatu egingo luke kodea, eta hura ulergaitza bihurtuko litzateke bizpahiru hilabetean.
CSS Framework egitura web-orrien diseinuak sortzeko erabiltzen den estilo generikoa da. Web-orrien diseinuetan dauden zerbitzuak eskaintzen ditu, oso modu erraz eta sinplean erabiltzeko. Horien artean daude W3.CSS edo Bootstrap 3, esaterako.
Adibidez, W3.CSS erabiltzeko, webgunean, web-orri guztien goiburuan eta <head> </head> elementuaren barruan, <link> elementua jarriko dugu, “w3.css” dokumentua estekatzen duela.
(*) Site honetan, aipamena besterik ez dugu egingo.
W3.css dokumentuaren barruan, dohainik erabil daitezkeen hainbat diseinu daude.
Hainbat webgune ikus daitezke sarean CSS float
ezaugarria erabilita. Ikasteko erraza da, float
eta clear
ezaugarriekin nola lan egin gogoratuz gero. Desabantailarik handiena hau da: float
elementuak dokumentuaren fluxuari lotuta daudenez, haren malgutasuna galdu egiten da.
Float
(mugikortasuneko) ezaugarriak elementu bat mugitu behar den edo ez adierazten du. Erabat kokatutako elementuek ezaugarri hori ez dute kontuan hartzen. Argi izan behar da float moduan zehaztutako elementu baten ondoren sortutakoa haren inguruan pilatuko dela; beraz, hori ekiditeko, clear
edo clearfix
hack ezaugarriak erabiliko dira.
Ikusi “Elementu kokatzaileak” atala.
CSS3 estilo-orrien diseinu-modu berria da. Hori erabiltzeak webguneko elementuek aldez aurretik erakutsitako portaera izatea bermatzen du: orriaren diseinua hainbat pantailaren tamainari egokituko zaio, gailuak nolako pantaila duen. Desabantailarik handiena hau du: ez dabil IE10 eta lehenagoko bertsioekin.
Ikusi “Flexbox elementua” atala.