Zerrendekin, objektuen ezaugarriak aipatu, zenbatu eta zehazten ditugu. Horrezaz gain, baliabide hori HTMLren hainbat elementu definitzeko erabiliko dugu: menuak, erlaitzak…
Hiru zerrenda mota lantzen dira HTMLn:
Zerrenda desordenatuak definitzeko <ul></ul> (unorder list) etiketa erabiltzen da, eta, etiketa horren barruan, elementu bakoitza <li> </li> (list item) txertatuz zehazten da.
Zerrendei estiloa emateko, CSS estilo-orriak erabili beharko ditugu, type eta compact atributuak zaharkituta geratu direlako HTML5 bertsioan.
Horren ordez, CSS jartzeko style=” ” jarriko dugu, eta, <ul> etiketa barruan, CSSren list-style-type propietatea, markatzailearen buleten itxura aldatzeko:
disc: lehenetsia, ezaguna dugun biribil beltzacircle: biribilasquare: karratuanone: ezein edo bat ere ezEdozein markatzaile bulet jartzeko, CSSren list-style-image propietatea erabiliko dugu:
Zerrenda ordenatuak definitzeko, <ol></ol> (order list) etiketa erabiltzen da, eta, etiketa horren barruan, elementu bakoitza <li> </li> (list item) txertatuz zehazten da, aurreko puntuan adierazi den bezala.
Zerrenda ordenatuen atributuak honako hauek dira:
Zerrenda ordenatuen atributuak honako hauek dira:
Definizioak zehazteko, <dl> </dl> (definition list) etiketa erabiltzen da, eta, etiketa horren barruan, elementu bi bereizten dira: alde batetik, definitzeko hitza, <dt> </dt> (definition term), eta, bestetik, hitz horren definizioa, <dd> </dd> (definition description).
Zerrendak bata bestearen barruan jar daitezke, hainbat mailatan sailkatzeko; era guztietakoak nahas daitezke: ordenatuak, desordenatuak eta definizioak.