Esan dugun moduan, HTML egitura sortzen duen lengoaia da, eta ez da itxura aldatzeko erabili behar. Beraz, web-orriko elementu batzuei (kolorea, letra-tipoa, betegarriak, lerrokatzea…) formatua zuzenean jartzeko, estilo-orriak erabil ditzakegu, edo, besterik gabe, estiloa: zuzenean style atributua jarrita elementu bakoitzean edo orri horretan.
Hau guztia CSS3 estilo-orriekin batera ikusiko dugu sakonago. Baina, oraingoz, ikus ditzagun testuetan erabilgarriak diren estilo-deklarazio batzuk.
Estiloa deklaratzeko, bada sintaxi jakin bat. Honela idazten da estilo orrietan:
Baina estilo hori HTMLko elementu bati lotzeko erabili behar dugun deklarazioa beste hau da:
color
. Kolorea ezartzeko erabiltzen da, eta ia HTMLko etiketa guztiak erabiltzen dituzte. Koloreen izen guztiak ez daude onetsita; beraz, hobe da RGB balioa jartzea.color: RGB balioa | kolore_izena;
color: #013ADFr;
color: pink;
font-size
. Letra-tipoaren tamaina zehazteko erabiltzen da.font-size: xx-small|x-small|small|medium|large|x-large|xx-large
;
font-size: x-large;
font-size: SS_unitateak;
font-size: 14px;
font-family.
Letra-tipoaren familia zehazteko erabiltzen da. Hasierako balioak generikoak dira; beraz, nabigatzaileek eta erabiltzaileek ulertzen dituzten edo sisteman dituzten letra-tipoak erabiltzen ditu.Tipografia normalak erabil daitezke; baina, izen batek espazioak baditu, komatxoen artean jarri behar da.
font-family: serif|sans-serif|cursive|fantasy|mosopace;
font-family: ohiko_letra_tipoak;
font-family: arial,helvetica;
font-family: fantasy;
font-weight
. Karaktereen zabalera zehazteko ibiltzen da. Horrekin, letra lodia ere jar daiteke. 400=normala; 700=lodia (bold).font-weight: normal | bold| lighter| 100 | 200 | 300 | 400 | 500 | 600| 700| 800| 900;
font-weight: bold;
font-weight: 200;
font-style
. Letra-tipoaren estiloa adierazteko da.font-style:normal|italic|oblique;font-style: normal;
font-weight: italic;
line-height
. Lerro baten altuera adierazteko da, hau da, lerro-tartea. HTMLrekin soilik ezin da aldatu.line-height: normal | CSS_unitateak;
line-height; 12px;
line-height: normal;
text-decoration
. Testuaren apaingarria adierazteko erabiltzen da (azpimarratuta, lerroa testu gainean edo marratuta). HTMLrekin soilik ezin da aldatu. text-decoration:none | [underline || overline || line-through];
text-decoration: none;
text-decoration: underline;
text-align
. Testuaren lerrokatzea adierazteko da.text-align: left | right | center | justify;
text-align: right;
text-align: center;
text-indent.
Testuen koskak jartzeko da. Berria da bertsio honetan.text-indent: CSS_unitateak;
text-indent: 10px;
text-indent: 2in;
text-transform
. Testua moldatzeko aukera ematen du: lehen hizkia larriz, dena larriz edo dena xehez.text-transform: capitalize | uppercase | lowercase | none;
text-transform: none;
text-transform: capitalize;
background-color
. Atzeko planoari edo elementu bati kolorea ezartzeko.background-color: RGB balioa | kolore_izena
;
background-color: green;
background-color: #0000FF;
background-image
. Atzeko planoari edo elementu bati irudia ezartzeko erabiltzen da.background-image: url (irudiaren_izena helbide absolutuarekin edo erlatiboarekin);
background-image: url(eguzkia.jpg);
background-image: url(https://cdn.pixabay.com/photo/2018/02/09/21/46/rose-3142529_960_720.jpg);
margin-left
. Ezkerreko marjinaren tamaina adierazteko.margin-left: CSS_Unitateak;
margin-left: 1cm;
margin-left: 0,5in;
margin-right
. Eskuineko marjinaren tamaina adierazteko.margin-right: CSS_Unitateak;
margin-right: 6%;
margin-right: 5px;
margin-top
. Goialdeko marjinaren tamaina adierazteko.margin-top: CSS_Unitateak;
margin-top:2%;
margin-top:3cm;
margin-bottom.
Behealdeko marjinaren tamaina adierazteko.margin-botom: CSS_Unitateak;
margin-botom: 3pt;
margin-botom: 0px;
padding-left
. Objektu baten eta haren edukitzailearen artean txertatutako ezkerreko espazioa. Espazio horren planoa eta edukitzailearen atzeko planoa berbera da. padding-left: CSS_Unitateak;
padding-left: 1%;
padding-left: 0,5in;
padding-right
. Objektu baten eta haren edukitzailearen artean txertatutako eskuineko espazioa.padding-right: CSS_Unitateak;
padding-right: 0,5cm;
padding-right: 3pt;
padding-top
. Objektu baten eta haren edukitzailearen artean txertatutako goialdeko espazioa.padding-top: CSS_Unitateak;
padding-top: 10pt;
padding-top: 3cm;
adding-bottom
. Objektu baten eta haren edukitzailearen artean txertatutako behealdeko espazioa.padding-bottom: CSS_Unitateak;
padding-bottom: 2in;
padding-bottom: 4px;
border-color
. Objektu baten ertzaren kolorea adierazteko. Ertz guztiak kolorez bereiz daitezke: border-top-color, border-right-color, border-bottom-color eta border-left-color.border-color:RGB balioa | kolore_izena;
border-color:pink;
border-color:#0000FF;
border-style
. Objektu baten ertzaren kolorea adierazteko. Ertz guztiak kolorez bereiz daitezke: border-top-color, border-right-color, border-top-color eta border-left-color.border-style: none | dotted | solid | double| grove | rigde | inset | outset;
border-style: groove;
border-style: solid;
border-width
. Objektu baten ertzaren zabalera adierazteko. border-width: CSS_unitateak;
border-width: 12px;
border-width: 1in;
float
. Elementu bat ezkerrera edo eskuinera lerrokatzeko erabiltzen da. Ondoko testua elementu horren inguruan batuko da. float: none | left | right;
float: right;
clear
. Edozein elementuk eskuinean eta ezkerrean lerrokatuta dituen irudiak edo elementuak kendu egiten ditu. clear: none | left | right;
clear: right;