JavaScript web orri dinamikoetan erabiltzen den programazio-lengoaia da. Web orri dinamikoetan efektuak, animazioak, botoiak zapaltzean aktibatzen diren akzioak eta erabiltzailearentzako ohar-leihoak agertzen dira.
Lengoaia interpretatua denez, ez da programa konpilatu behar exekutatzeko; beraz, edozein nabigatzailetan zuzenean probatu daiteke, kanpoko prozesurik gabe.
Izena antzekoa badute ere, JavaScript lengoaiak ez dauka zerikusirik Java lengoaiarekin. Sun Microsystems enpresaren marka erregistratua da JavaScript (http://www.sun.com/suntrademarks/).
Programazio-lengoaiaren sintaxia lengoaia horren iturburu-kodea idazteko jarraitu beharreko arauen multzoa da. Java eta C programek dutenaren antzekoa da. Haren oinarrizko arauak honako hauek dira:
Javascript HTML dokumentuan idazten da, HTML kodearekin batera. Bien artean sententziak txertatzeko, beharrezkoak dira mugatzaileak, <script>
eta </script>
etiketak, alegia. Orokorrean, Javascript kodea etiketa bi horien artean sartuko da; beste kasu batzuetan, orri-atributuetan (onclick atributuan) ere txertatuko da.
Iruzkinak txertatzeko // edo /* */ ikurrak erabiliko ditugu.
<script>
//Iruzkin hau, lerro bakarra dagoenean jartzeko.
/* Iruzkin hau, nahi beste lerrotan idazteko. Zuk zeuk nahi adina*/
</script>
Aldagaiak oinarrizko elementuak dira edozein programazio-lengoaiatan. Balioak gordetzen dituzte. Javascripten ez da beharrezkoa aldagaiak definitzea (zenbaki arrunta, karaktere-katea…)
Aldagaiak sortzeko, honako hau jarriko dugu:
var aldagaiaren_izena;
Adibidez:
var izena = ”Maialen”;
var adina = 14;
var altuera = 1.72;
var gaindituta = true;
Lau aldagai horien balioak memorian gordeta daude, baina pantailan ez dira ikusten. Horretarako, write() agindua erabili beharko dugu:
Aurreko adibidean, programak berak aldagaien balioa ezartzen zuen; baina, kasu batzuetan, erabiltzaileak ezarri nahi duen datua hartu, eta programan erabili behar da. Kasu horietan, prompt()agindua erabiliko dugu.
prompt ('Erabiltzailearentzako testua', 'lehenetsitako balioa';