Lehen programa egiteko, idatzi beheko aginduak ohar-blokean. Koskak jartzea komeni da, kodea erraz ulertzeko.
Idatzi ondoren, edozein izen eman dakioke, baina gogoratu “.html” luzapena idatzi behar dela. Horretarako, “Gorde honela” aukeraren barruan, egin klik “Fitxategi guztiak” atalean, aukeratu “UTF8” kodifikazio atalean eta gorde, “Gorde” botoian klik eginda.
Lehenetsitako nabigatzailearen irudia agertuko da, eta, bertan klik eginez gero, lehen web-orria ikusteko aukera izango dugu.
Nabigatzailean gure web-orria ikusten dugunean, kontuan izan hau:
<body>
etiketen arteko testua bakarrik idazten du, ez kanpokoa.“http://”
edo “https://”
hasierarik izango, ez dagoelako Interneteko zerbitzari batean kokatuta, gure ordenagailuan baizik. Beraz, honela egingo da: file://dokumentua_eskuratzeko_bide-izena/dokumentuaren_izena