float (mugikortasuneko) ezaugarriak elementu bat mugitu behar den edo ez adierazten du. Erabat kokatutako elementuak ezaugarri hori ez dute kontuan hartzen. Argi izan behar da float moduan zehaztutako elementu baten ondoren sortutakoak haren inguruan pilatuko direla. Hori ekiditeko, clear edo clearfix hack ezaugarriak erabiliko dira.
Sintaxia honako hau da:
float: none|left|right|initial|inherit;
Haren erabilera sinpleena testua inguratzekoa izaten da .
clear ezaugarriak hau zehazten du: zehaztutako float elementuaren zein alderditan elementuak ezin diren mugitu. Haren sintaxia honelakoa da:
clear: none | left | right | both | inherit;
Orokorrean, clear ezaugarria float ezaugarria erabili ondoren erabiltzen da. Kokapena kentzeko, lotu egin behar dira biak. Elementu bat ezkerrean kokatzen bada (float: left), ezkerretik garbitu behar da (clear: left). Kokatutako elementua kokatuta geratuko da, baina garbitutako elementua haren azpian agertuko da.
Elementua kokatuta badago eta edukiontzia baino handiagoa bada, clearfix erabiliko da edukiontzi barruan geratzeko.