Izenburuak mailakatu egiten dira, garrantziaren arabera. Aurreko bertsioetan, etiketa horrek align
atributua zeraman, izenburuak lerrokatzeko; baina, HTML5en, atributu hori ez dago onetsita.
Ikusten denez, kodea jartzean koskak erabili arren, web-orrian koska horiek ez dira ateratzen. Hori CSSren bidez (Caseading Styles Sheets) egin beharko dugu.
Etiketa horrekin, paragrafoak bereizten dira.
<p>testu idatzia </p >
Paragrafoan, testu zatiak eta testu osoa bereizteko, honako etiketa hauek ere erabiltzen dira [1]:
<strong> </strong>
. Aurreko bertsioetan, letra lodia adierazteko erabiltzen zen; baina, HTML5en, testu garrantzitsua dela adierazteko erabiltzen da.<em> </em>
. Testua, nabarmentzeko erabiltzen da. Orokorrean, etzanda adierazten da.<i> </i>
. Beste adierazpide batzuk zehazteko erabiltzen da: hitz teknikoak, beste hizkuntza bateko esaldiak, pentsamendu bat, izen propio batzuk…Haren funtzioa betetzeko etiketarik ez dagoenean erabiltzen da: <em>
, testua nabarmentzeko; <strong>
, testuaren garrantzia adierazteko; <mark>
, markatzeko; <cite>
, zitatzeko; <dfn>
, definitzeko…
<code> </code>
.Programazioko kodeak adierazteko erabiltzen da.<dfn> </dfn>
. Definizioak jartzeko erabiltzen da.<samp> </samp>
. Adibideak azaltzeko balio du.<var></var>
. Aldagaiak zehazteko erabiltzen da.[1] <i>, <b>, <font>
etiketak desagertu egin dira HTML5en. Formatuak jartzeko, estilo-orriak erabiliko dira.
HTMLko etiketa gehienak habiaratu egin daitezke (neting: bata bestearen barruan jarri); horrela, hainbat efektu lortzen dira. Adibidea:
Kontuz! Etiketak bata bestearen barruan jarriz gero, beharrezkoa da ixteko agindua ematea. Zabaldutako azken etiketa itxiko da lehenbizi.
Etiketa mota bakoitzak itxura jakin bat du, baina erraz alda daitezke. Zer etiketa izan, testuak halako esanahia hartzen du.
Badira formatuan eragiten duten etiketa interesgarriak; adibidez, honako hauek:
Informazioa egituratzen laguntzen duten beste etiketa interesgarri batzuk honako hauek dira:
<br>
. Jarritako tokian, lerroa eteten du. Etiketa hori ez da itxi behar.<hr>
. Lerro zuzena margotzen du web-orrian. Itxura estilo-orrien bitartez aldatzen zaio.