Taulak informazioa sailkatzeko eta hura modu ordenatuan aurkezteko erabiltzen dira. Ez da komenigarria orriaren egitura taulen bidez sortzea; horretarako, badaude hainbat etiketa semantiko.
Taula sortzeko, <table></table> etiketa erabiliko dugu, eta, horren barruan, beste etiketa hauek:
<tr> </tr> (table row) etiketa: taularen lerroak zehazteko; lerro bakoitzean, zutabeak adierazi beharko ditugu.<td> </td> (table data) etiketa: <tr> </tr> etiketaren barruan doa; lerro bakoitzaren barruan, zutabe adina etiketa jarriko ditugu. <th> </th> (table header) etiketa: lehen lerroan azalduko da, eta zutabe bakoitzaren titulua jartzeko erabiltzen da; <tr> </tr> etiketaren barruan doa.Taulari titulua jarri nahi badiogu, <caption> </caption> etiketa artean jarriko dugu, <table> etiketa zabaldu ondoren, hain zuzen.
Taularen itxura aldatzeko, CSS baliatuko dugu, eta, horretarako, honako atributu hauek erabiliko ditugu:
Hona hemen adibide batzuk, estilo horiek nola geratzen diren ikusteko:
Kasu honetan, estiloaren deklarazioa goiburuan jarri dugu, eta ez elementu bakoitzean, elementu guztiek itxura bera izatea nahi dugulako.
Gorputzaren egitura bera izango da adibide guztietan; baina, adibide bakoitzean, itxura aldatu egingo diogu.
Adibide honetan:
Taularen egitura aldatzeko, gelaxkak batu ditzakegu, eta espazioak zehaztu; hori <td> </td> eta <th> </th> etiketen barruan jartzen da, atributu gisa.
Beraz, lerro batean colspan=3 jarriz gero, lerro horretan hiru zutabe batuko ditugu. Alderantziz, lerro batean rowspan=2 jartzen badugu, lerro hori eta ondorengoa batu egingo dira, eta gelaxka bakar bat sortuko dugu