CSS estilo-orrietan erabiltzen diren elementuei hautatzaileak (hautagailuak) deritze.
Irudian ikusten den moduan, hautatzaileak atributu-balioen segida baten bidez zehazten dira; horrela, elementuei ezaugarriak aldatzen zaizkie.
CSS estilo-orrien sintaxiak dituen oinarrizko arauak ikusiko ditugu hurrengo puntuetan.
Estilo bat zehazteko, atributua (font-size, text-decoration
…) ipini behar da lehenik; jarraian, bi puntu idatzi, eta, segidan, atributuaren balioa ezarri behar da, eta puntu eta komarekin amaitu. Estilo bereko atributu bat baino gehiago egon daiteke.
font-size: 10pt; text-decoration: underline; color: black;
Estilo horretan etiketa bati erreferentzia egiteko, etiketaren izena eta, giltzen artean, estiloaren ezaugarriak jarriko dira. Paragrafoa definitzeko, honela egingo da:
p {
font-size: 10pt;
text-decoration: underline;
color: black; }
Neurri-unitateak erlatiboak, absolutuak eta portzentajeak izan daitezke.
● Neurri absolutuak finkoak dira, eta gailu guztietan berdintsu ikusten dira:
● Portzentajeak oso erabilgarriak dira, unitateak beste unitate batzuekiko zehazteko. 12 pt-ko unitatearekin % 150eko unitatea izango genuke, 18 pt-koa.
[1] 1hazbete = 2,54 cm
Orokorrean, koloreak RGB balioetan zehazten dira, HTMLn egiten den moduan. Hala ere, bestela ere egin daiteke:
background-color: #ff8800;
background-color: #f80;
background-color: black;
background-color: rgb(0%, 10%, 0%);
background-color: rgb(200,255,0);
background-color: transparent;
Hainbat elementuk atzeko planoko irudiak onartzen dituzte. Irudiak helbideak (url) txertatuta ezartzen dira.
url(irudiaren_helbidea)
url(https://i.pinimg.com/736x/bb/6e/ed/bb6eedc6907519c545c29841dc26680e.jpg)
Helbideak absolutuak edo erlatiboak izan daitezke. Erlatiboa bada, nabigatzaileak CSS dokumentua dagoen helbidetik hartutako informazioa interpretatzen du; absolutuetan, helbide osoa izaten du kontuan, ordea.
url("../irudiak/ emaitza-1.jpg")
url(http://www.guraso.eus/wp-content/uploads/sites/116/2016/05/emaitza-1.jpg)