5.3 Elementu bereziak

5.3.1 Karaktere bereziak

Testua idazteko orduan, zenbait muga agertzen dira. Etiketak “<“ eta “>“ ikurrekin zehazten direnez, anbiguotasuna gerta daiteke. Arazo hori ekiditeko, kode hauek erabili behar dira:

5.3.2 Iruzkinak

Iruzkinak beharrezkoak dira, kodea hobeto ulertzeko. Askotan, argibideak emateko jartzen dira; baina inoiz ez dira web orrian agertzen, ezkutuan geratzen dira eta. Beste batzuetan, kodeak arazoren bat badu, iruzkinak guztiz erabilgarriak dira. Zalantzarik badugu, kodea ezkutatzeko eta ez exekutatzeko balio dezake.

Etiketa hau erabiliko dugu:

<!—Hau iruzkina da -->