Gorago esan bezala, WWWaren indarra orri batetik bestera salto egiteko gaitasunean datza. Orri batetik bestera erraz nabiga dezakegu, eta informazioa berehala eskuratu, esteken bidez.
Sintaxia ikusi aurretik, azter ditzagun esteka motak:
Webgune bat sortzen denean erabiltzen dira. Erabilienak dira, bestalde. Proiektuko orriak ondo sailkatuta eta karpeta egokietan gordeta edukitzea oso garrantzitsua da. Horrela, estekak jartzean, argi izango dugu dokumentuak non dauden.
Demagun proiektua 100_LANAK karpetan gordeta dugula eta haren egitura honako hau dela:
Hasierako orritik beste orri guztiak estekatzeko, agindu hauek ezarri beharko dira:
Argazkien orria 01_ARGAZKIAK karpetan gordeta dagoenez, agindua honako hau izango da:
Izan ere, edozein orri zabaltzeko, nabigatzaileak beti eutsiko dio lanean gauden orriaren helbideari. Beraz, argazkien_orria.html-tik hasiera.html orria zabaldu nahi badugu, honela jokatuko dugu:
Lehenengoan, atala definituko dugu, nora joan, alegia. Horretarako, atala izendatuko dugu.
Bigarrenean, lehenengo atalera salto egiteko, klik non egin adieraziko dugu. Beraz, honela:
Esteka sortzeko, webgunearen helbidea ezagutu behar dugu. Adibidez: http://www.google.es
helbidea href
atributuan jar dezakegu.
target atributuan ezer jarriz gero, informazioa lanean gauden web orri berean zabalduko da; target=_blank jarriz gero, beste web orri batean.