Eragileek aldagaien balioak kudeatuko dituzte, eta, haien balioekin, eragiketa matematikoak egin eta alderatuko dituzte. Hortaz, eragileei esker, kalkulu konplexuak egiteaz gain, erabaki logikoak hartzen dira, hainbat baldintza eta alderatzeren arabera.
Aldagaiei balio bat esleitzen zaie. Ezkerrean, emaitza non gordeko den jarriko dugu
(*) Testua alderatzen denean, “handiagoa” (>) eta “txikiagoa” (<) arrazoibidea jarraitzen da: hizkiz hizki konparatzen da, ezkerretik eskuinera, testu-kate bien artean ezberdintasunak aurkitu arte. Hizki bat beste bat baino handiagoa dela esateko, honela jokatzen da: hizki larriak xeheak baino txikiagotzat hartzen dira, eta aurreko hizkiak atzekoak baino txikiagoak dira; orduan, a<b, b<c…