5.13 Canvas baliabidea

5.13 Canvas baliabidea

<canvas> HTMLko elementua da, eta, scriptekin (orokorrean, JavaScript[1]), honako jarduera hauek egiteko erabiltzen da: grafikoak marrazteko; argazkien konposizioak, sinpleak edo konposatuak, egiteko; animazioak sortzeko; interakzioak eta jokoak diseinatzeko…

Applek sortu zuen arren, Safarik eta Google Chromek hartu zuten gero, eta, orain, HTML5ek bere estandarren barruan onartzen du.

<canvas> elementuaren ezaugarriak eta tamaina aldatzeko, CSS ezaugarriak erabiliko dira. Elementuaren lehenetsitako tamaina hau da: 300 pixeleko zabalera (width) * eta 150 pixeleko altuera (height); baina, etiketa ezartzerakoan, honako atributu hauek ditu altuera eta zabalera aldatzeko:


[1] Site honetako JavaScript atalean azalduko dira.