HTML lengoaiaren etiketen bidez, web orriko elementu guztiak atontzen ditugu. HTML5ek antolatzen laguntzen duten hainbat egitura-elementu ditu.
Garrantzitsuak honako hauek dira:
Web orriaren diseinuan izenburua zehazten duen elementua da. Barruan, honako elementu hauek batzen ditu:
<header> elementu bat baino gehiago egon daitezke web orrian, baina ezin dira <footer>, <address> edo beste <header> elementu baten barruan sartu.
Web orriaren orri-oina zehazteko erabiliko dugu, eta <footer> elementu bat baino gehiago egon daitezke. Orokorrean, honako informazio hau batuko du:
Webgunean web orri batetik bestera mugitzeko esteken multzoa da. Nabigazio-barra jartzeko erabiltzen da, eta edozein etiketa jar daiteke barruan; hala ere, zerrendak dira ohikoenak.
Orri bakoitzean, <nav> etiketa bat baino ezin da jarri.
Web orria edukigunetan antolatzen du: bloga, postagunea, Youtubeko bideogunea (bideoak, datuak eta iruzkinak txertatzeko atala)…
<section> elementuaren barruan, <article> elementuen bidez antolatzen da informazioa.
[1] Berria, HTML5en. Etiketa hauek ezin diraa erabili, ez Internet 8 bertsioan, ez aurrerakoetan.
Edukiak mugatzeko erabiltzen da: blogen sarrera, artikuluak…
Orokorrean, honelako forma izaten dute:
<article> elementu baten barruan, <header>, <footer> eta beste hainbat etiketa jar ditzakegu.
Kokatuta dagoen lekuko edukia zehazten du.
OHARRA: etiketa horiek ez daude onetsita Explorer 8 bertsioan eta aurreko bertsioetan.
Orain, ikus dezagun adibide orokor bat. Hemen ikusten denez, etiketak bata bestearen atzean ipintzean, zehaztutako atalak ere, bata bestearen atzean kokatzen dira.