<picture>
etiketa berria da HTML5en. Malgu jokatzeko aukera ematen du, irudien baliabideak zehazterakoan.
<picture>
elementuak barnean <source>
elementuak batzen ditu; elementu bakoitzak irudi-baliabide bat zehaztuko du. Horrela, nabigatzaileak erabiltzen ari den gailuari ondoen zer baliabide egokitzen zaion aukera dezake. Hori guztia, <source>
elementuko atributuetan aipatzen da. Nabigatzaileak, baliabide egokia aurkitzen duenean, beste guztiak baztertzen ditu.
Honako adibide honetan, irudi bakoitza nabigatzailearen leiho-tamainara egokitzen da; hortaz, kasu bakoitzean, irudi jakin bat egongo da.
Nabigatzailearen tamaina aldatuz gero:
Are gehiago txikituz gero:
Audio digitalak hainbat formatutan gorde daitezke. Entzuteko, Windows Media Player, QuickTime, WinAmp, Real Player… erreproduzitzaileak erabiltzen dira. Guztiak, baina, ezin dira musika-erreproduzitzaile bera erabilita entzun. HTML5ek honako hauek erabiltzen ditu:
HTML5 baino arinagoa da audio-fitxategiak bakarrik entzutea ahalbidetzen duen plugina (flash modukoa) erabiltzea; HTML5eko <audio>
elementuak modu estandarra zehazten du, audioa web orrietan txertatzeko.
Beraz, web orrian audioak txertatzeko, <audio> </audio>
etiketa jarri beharko dugu, honela:
<audio controls src="02_AUDIOAK/lehoia.mp3" type="audio/mp3"> </audio>
Aukeran, nabigatzaileak aukeratzeko audio-fitxategi bat baino gehiago ipini nahi badugu, <source> </source> etiketa jarri beharko dugu <audio> etiketa barruan.
<audio controls>
<source src="02_AUDIOAK/katua.mp3" type="audio/mp3">
<source src="02_AUDIOAK/katua.wav" type="audio/wav">
</audio>
Hona hemen <audio>
etiketak dituen HTML aukera guztiak:
Honako etiketa hau media-elementuek (<video>
, <audio>
eta <picture>
) behar dituzten media-baliabideak zehazteko erabiltzen da. Horrela, nabigatzaileak aukeran du fitxategien ezaugarriak arakatu eta komeni zaiona aukeratzea.
<source>
etiketaren atributuak honako hauek dira:
Bideo digitalak hainbat formatutan gorde daitezke, baina HTML5ek honako hauek erabiltzen ditu:
Web orrian, bideoak txertatzeko <video> </video>
etiketa jarri beharko dugu, era honetan:
<video controls src="03_BIDEOAK/bideertzean.mp4” type=”video/mp4”> </video>
Aukeran, nabigatzaileak ondoen datorkion bideo-fitxategia aukeratzeko, <source> </source>
etiketa jarri beharko dugu <video>
etiketa barruan.
<video controls>
<source src=”03_BIDEOAK/maitasunaroak.mp4” type=”video/mp4”>
<source src=”03_BIDEOAK/bideertzean.ogv” type=”video/ogg”>
</video>
Ikusten dugunez, <source>
etiketaren bidez fitxategi bat baino gehiago jartzen ditugunean, nabigatzaileak banaka aztertuko ditu, eta, egokia aurkitutakoan, erakutsi egingo du.
<video>
etiketen artean jarritako testua ez da agertzen; nabigatzaileak <video>
etiketa onartzen ez duenean bakarrik azalduko da; orduan, Internet Explorer 8 eta lehenagokoetan bideoa ez dela ikusiko adieraziko digu.
Hona hemen <video>
etiketak dituen aukera guztiak:
KONTUZ: Youtubetik, Vimeotik edo halako webguneetatik hartutako bideoak txertatu nahi izanez gero, <iframe>
etiketa erabili behar da.