HTML dokumentua bloketan eta sekziotan banatzen du. Orokorrean <div> etiketekin blokeak bata bestearen barruan sortzen dira, eta elementuak metatu egiten dira, ondoren formatua erraz (CSSren bidez) jartzeko.
Etiketa semantikorik ez zegoenean (<header>, <footer>, <aside>, <section>, <article>, <nav>), <div> elementua erabiltzen zen web orriaren alde bakoitza zehazteko. Horren ezaugarri guztiak CSSrekin alda daitezke.