Webgunean, erabiltzailearen arreta erakartzeko eta erabiltzeko gogoa pizteko, irudiak premiazko elementuak dira, baina lizentzia-baimen barik ezin dira erabili. Horretarako, gero eta indar handiagoz garatzen dira doako irudi-bankuak. Horietan ere Creative Commons lizentzia mota kontsultatu beharko da, argazkia nola eta non erabili jakiteko: mugarik gabe, egilea aipatuz, merkataritza-xedeetarako erabili barik…
Irudi askeak zein Cretive Commons lizentziapean daudenak eskuratzeko, hona hemen irudi-banku batzuk:
Hainbat irudi-formatu aurki ditzakegu:
HTML dokumentuan irudiak sartzeko, <img>
etiketa erabiltzen da, eta ez du amaierako etiketarik. Esteka sortzen duen etiketarekin batera, maiz agertzen da irudiei esteka jartzeko etiketa: <a></a>
.
Hona hemen <img>
etiketaren sintaxia:
<img scr=”eguzkia.png” alt="Eguzkia barrezka" height="30" width="30">
Adibideetan ikus dezakegu nola geratzen den:
Karpeten egitura kontuan hartuta, argazkiak 02_PROIEKTUA karpetan badaude, haien helbidea honela idatziko dugu:
Internetetik zuzenean irudi bat txertatu nahi badugu, haren helbidea src
atributuan jarriko dugu, nabigatzaileko helbide-barratik hartuta. Kontuan izan irudia hartzeko *.jpg, *.jpeg, *.gif edo *.png luzapena izan behar duela.
Honako hau, adibidez, ez da egokia:
Beste hau, ostera, bai:
Aurrerago aipatu bezala, maiz aurkitzen da esteka bat argazki bati lotuta. Argazkietan klik egin, eta beste orri batera jotzen dugu.
Bai irudian, bai estekan klik eginez gero, hasiera-orrira jotzen dugu.