Cas / Eus
Cas / Eus
"Informazioaren gizartea"ri bide emanez, komunikaziorako azpiegitura zein gailuak asko garatu dira azken urteotan, eta horiek eskura jartzen dizkiguten zerbitzuak ere ezinbesteko bilakatu dira uneoro eta edozein lekutan konektatuta bizi garenontzat. Internetek zerbitzu asko ematen dizkigu lan egiteko, ikasteko, gure aisialdirako edota beste batzuekin erlazionatzeko.
Horrek guztiak berekin dakartza erabileran izan beharreko hainbat ardura. Izan ere, konziente izan behar dugu pribatutasunaren garrantziaz, eta arduratsu jokatu behar dugu informazio pertsonala erabiltzean.
Gailuak egoki erabiltzeko, honako hauen berri izan beharko dugu:
Zer diren datu pertsonalak eta zergatik diren garrantzitsuak.
Babeserako neurriak eta nola ekidin interneteko iruzurrak.
Gainontzekoekiko errespetua eta sarean ibiltzeko arau orokorrak ("netetiqueta").
Jarrera desegokiak eta horien ondorioak.
Segidan datozen loturak gazte, guraso zein irakasleentzat dira. Informazio lagungarria ematen digute sarean arduratsu eta seguru ibil gaitezen. Pribatutasunaren balioari buruzko sentsibilizazio eta gogoeta programetan erabiltzen dira, eta datu pertsonalak babestearen garrantzia aipatzen da behin eta berriro. Tutoretzak eskaintzen dituzte, gidak eta unitate didaktiko oso erakargarriak.
Datuen Babeserako Espainiar Agentziaren ataria da, nerabe, guraso eta hezitzaileentzat.
Datuen Babeserako Euskal Agentziaren ataria da, nerabe, guraso eta hezitzaileentzat.
Interneterako pribatutasun eta segurtasun gida
18 fitxen bidez, eguneroko sareko zereginetan ohikoak diren egoera arriskutsuak erakusten dizkigute, eta kasu bakoitzerako irtenbideak ere proposatzen dituzte.
Teknologiak erabiltzeko nerabe eta gazteentzako eskuliburuak
Hainbat ohiko egoera deskribatzeaz gain, honako gaiei buruzko jarduera praktiko batzuk eta informazioa ematen dute: Interneti buruz, herritarrok ditugun eskubideei buruz eta familia, hezitzaile eta ikasleentzako aholkuak.
AEPDk egindako "Guía para centros educativos" erreferentzia bikaina da eskolako gertaeren aurrean nola jokatu behar dugun argitzeko. Batez ere datu pertsonalak tarteko daudenean. Datuak babesteko kultura sustatzen eta bultzatzen du gida horrek.