Cas / Eus
Cas / Eus
Sarean dauden aplikazio eta baliabideak anitzak dira eta garapenean daude uneoro. Era askotako lanak egiteko aukera ematen digute.
Eraginkortasunaren alde, komenigarria da ariketa bera egiteko erabiltzen ditugun baliabideen bikoizketa ekiditea. Ez du zentzurik gauza bera egiteko aplikazio asko erabiltzen ikasi eta irakasteak.
Guztion artean gure beharrizanetara hoberen egokitzen direnak hauta ditzakegu.
Edozein gunetan erabil daitezkeen aplikazioak izango dira (ikastetxean ala ikastetxetik kanpo) eta interneterako sarbidea duen edozein gailutatik (ordenagailu, chromebook, tablet, smarthphone...) erabil daitezkeenak. Hori dela eta, aplikazioak ez ditugu gailuetan instalatu edo konfiguratuko, ez dugulako horretarako beharrik izango.
Web honetan jarri nahi duzuen edozein aplikazio gomendatzeko, formulario hau bete dezakezue, hemen klik eginez.
Berritzeguneak sortutako site bat da. Bertan baliabide digitalak sortzeko edo lantzeko aplikazio interesgarrien bilduma aurki dezakegu. Aplikazio hauek ondorengo multzotan sailkatzen dira: