Cas / Eus
Eraikin geometriko dinamikoak sortzeko. Algebra prozesamendua. Funtzioen kalkulua: irudikapen grafikoa, deribazioa, integrazioa. Probabilitate-banaketen kalkulua eta irudikapen grafikoa. Datuen estatistika-azterketa. Atazak garatzeko eta gordetzeko aukera ematen du.
"Desmos Activity Builder"-rekin sortutako ikaskuntzarako jarduera elkarreragileen zerrenda. Irakasleentzako tresna bat da, ikasleei jarduerak esleitzeko balio duena, eta jarduerak denbora errealean kudeatzeko ingurune bat barne hartzen duena.
Ekuazioak ukitzeko! Algebra dinamikoa. Ekuazio bateko elementuak manipulatzeko aukera ematen du, eraldaketa esperimentatzeko. Irakasleendako tutorialak eta baliabideak ditu. Web aplikazio gisa erabilgarri eta Chrome-rako luzapen gisa.
Algebra Konputazionalaren Sistema: adierazpenak sinplifikatzen ditu, ekuazioak ebatzi, polinomioak faktorizatu, matrizeak manipulatu, adierazpen matematikoak grafikoki irudikatzen ditu. Ariketak garatzeko eta gordetzeko aukera ematen digu.
Desmoseko matrizeen kalkulagailua. Eragiketa aritmetikoez gain, transposatutako matrizea, alderantzizkoa, lerroka murriztutako forma mailakatua, determinatzailea eta traza kalkulatzen ditu.
Mugikor edota tabletako kamara erabiltzen du adierazpen matematikoak antzemateko. (ekuazioak, funtzioak...) eta soluzioa erakusteko. Inprimatutako testuak eta eskuz idatzitakoak antzematen ditu. Ebazpenera iristeko jarraitutako pausuak ikusteko aukera ematen du. Android eta iOS-erako aplikazioa. Ez dago erabilgarri web aplikazio gisa.
Matematika Konputazionalaren Sistema. Matematikako arlo eta maila guztietarako. Kalkulagailu programagarria. Algoritmoen inplementazioa. Modelizazio matematikoa. Adierazpen grafiko interaktibo eta animatuak sortzeko aukera. Ariketak garatzeko eta gordetzeko aukera ematen digu.
"Applets" (nabigatzaile batetik ejekutatzen diren aplikazioak) Probabititateko banaketen eta estatistika testen irudikapen grafikoak eta kalkuluak. Matt Bognarren orrialdea da, Iowa Unibertsitateko estatistika mintegiko irakaslea.
GeoGebra - Probabilitatea
Probabilitate-banaketen kalkulu eta adierazpen grafikoa. Datuen analisi estatistikoa. Estatistika testak egiteko ere balio du.
Datu indartsu, eder eta errazen bistaratzeak, txantiloietan oinarrituta. Grafiko, mapa eta historia interaktiboak online sortzeko aukera ematen du. Proiektuak edozein webgunetan sar daitezke. Fitxategi gisa ere deskarga daitezke. Doako ingurune mugatua eskaintzen du, hezkuntza helburuetarako apropos-aproposa.
Datuak kargatzeko eta hainbat motatako bistaratze interaktiboak erraz sortzeko online tresna. Kazetaritzan oso erabilia. Doako oinarrizko plana eskaintzen du.
Â