Cas / Eus
Cas / Eus
Pantaila-eredu honek modu autonomoan funtziona dezake, hala nola Internetera zuzenean konektatutako tablet erraldoi bat, ukimenezko edo ez-ukimenezko pantaila bat, gelako ordenagailuarekin konektatuta dagoena, eta gailu mugikor bati konektatutako pantaila bat (smartphone bat edo tablet bat, adibidez). Azken kasu horretan, gailu mugikorretik pantaila bikoiztu daiteke, audioa, irudiak eta bideoak erreproduzitu, dokumentuak (pdf, doc, jpg, mp3, avi, etab.) edo kamera partekatu, eta baita multiCLASS pantailaren urrutiko kontrola ere.
Pantailaren eskuineko aldean dagoen etengailua erabili (ez da ikusten pantailari aurrez aurre begiratzean; burua hormara hurbildu behar da).
Beharrezkoa bada, sakatu "Pizketa/Stanby" botoia, aurrealdearen behealdean, eskuinean.
Sakatu "Pizketa/Stanby" botoia, aurrealdearen behealdean, eskuinean.
Pantailaren eskuinaldeko barrualdean dagoen etengailua erabili.
Ziurtatu HDMI eta USB kableek ordenagailua eta pantaila konektatu dituztela.
Ordenagailuan:
Sakatu "Windows + P" teklen konbinazioa.
Aukeratu “Bikoizketa”.
Pantailan:
Sakatu ezkerraldean dagoen ">" ikonoa.
Sakatu alboko menuaren goiko ikonoa ("Iturri hautaketa").
Sakatu "1" ("HDMI 1") duen ikonoa.
Pantailan:
“eShare server” aplikazioa exekutatu:
Erdialdean dagoen "Aplikazioak" ikonoa sakatu.
“EShareServer” ikonoa sakatu.
Ondorengoa azalduko duen pantaila bat agertuko da:
Konektatu beharreko Wifi sarea: IR010349.
Nola deskargatu "EShare" aplikazioa gailu mugikorrerako.
Pantaila horri konektatu nahi zaion izena, adb.: 003Gela edo 007Gela.
Gailu mugikorrean:
Beharrezkoa da gailua pantailaren WiFi sare berera (IR010349) konektatuta egotea eta "EShare" aplikazioa instalatuta izatea. "EShareServer" atalean adierazitako 2. puntuko jarraibideen arabera jaitsi daiteke: QR kodea eskaneatuz edo adierazitako helbidera sartuz, helbide hori aldakorra baita.
“EShare” aplikazioa ireki.
Hautatu konektatu nahi duzun gailua (3. puntua), adb.: 003Gela edo 005Gela.