Cas / Eus
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren hezkuntzako edukien eta hezkuntza-berrikuntzarako plataforma. Bilaketa-, nabigazio-, gomendio- eta harpidetza-sistemak ditu. Hainbat hezkuntza-testuingurutan eta -aplikaziotan berrerabil daitezkeen ikaskuntza-objektuak eta jarduera interaktiboak dituzten edukiak biltzen ditu.
Ministerioaren eta Komunitate Autonomoen hezkuntzarako Baliabide digital irekien Bankua (REA) , forma estandarizatuan katalogatutako material didaktikoak biltzen ditu. Guztiak Haur Hezkuntza eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako kurrikulumarekin koherenteak dira, eta ingurune eta behar ezberdinetara egokitzeko prestatuta daude, zuzenean edo moldaketekin erabili ahal izateko.
Ikusentzunezko baliabideak hezkuntzako edukien garapena errazteko eta estimulatzeko. Creative Commons litzentziapean.
Shotcut bideo-editoreak bildu eta eskubideetatik libre dauden irudi, bideo, audio eta trantsizioen gordailuen zerrenda.
Hezkuntza sarea eta biltegia, Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako, Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako baliabideekin. Era kolaboratzailean landuak eta etapaka, mailaka, irakasgaika eta oinarrizko konpetentziaka sailkatuak.
INTEF-en Sareko formakuntzako Online ikastaroak . Izenematea eskatzen duten deialdi bakoitzeko ikastaroez gain, aukera ematen digu jadanik bukatuta dauden ekintza formatiboen "Bertsio irekietara" sartzeko.
Argibideak ematen dizkiguten bideoak,Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Gai hauek batzen ditu: Matematikak, biologia, kimika, fisika, informatika, ekonomia, finantzak eta historia. Gainera, ariketak ere eskaintzen ditu, eta autoikaskuntzarako panela nork bere erritmoan ikas eta praktika dezan.