Cas / Eus
Cas / Eus
Windows sistema eragilea duen institutuko ordenagailu bakoitzak erabiltzaile eta pasahitza eskatzen du piztean. Horrela identifikatu egiten gaitu eta eraikineko zerbitzariaren artxiboetara sartzeko eskubidea lortzen dugu; baita inprimatzeko eta internetera konektatzeko ere.
Sareko erabiltzailea sareko baliabideak erabiltzen dituena da. Horretarako beharrezkoa da erabiltzaile kode bat, sistemaren administratzaileek esleituko diotena. Ikasleei dagozkienak "IK" hasten dira, eta irakasleenak "IR" letrekin. Esleitutako identifikadorea ezin dute erabiltzaileek aldatu.
Erabiltzaileen identikadoreak pasahitz batez daude babestuta, besteren batek faltsutu ez ditzan eta ezin dadin sarean sartu bereak ez diren eskubideak erabilita.
Erabiltzaile bakoitzak bere pasahitza alda dezake. Komenigarria da maiz aldatzea, segurtasun arrazoiak direla eta. Pasahitza pribatua da: inork ezin du ikusi beste erabiltzaile batena. Sareko sistemen administratzaileek ere ezin dute ikusi, baina aldatu bai. Adiminstratzaileek pasahitza alda dezakete aurrekoa ezagutu gabe ere.
Pasahitza segurtasunerako gakoa da:
Pasahitzen konfidentzialtasuna. Erabiltzaile bakoitzak bere identifikazioarekin egiten diren sarbideen ardura du.
Administratzaileek zuretzat sortutako pasahitza jasotzen duzunean, sar zaitez lehenbailehen sistemara eta alda ezazu.
Norbaitek zure pasahitza ezagutzen duelako susmoa baduzu, nahi gabe ala nahita, alda ezazu segituan eta komunikatu gertakaria sistemaren administratzaileei.
Pasahitza aldatzeko:
Lehenik eta behin saioa hasi behar duzu.
Sakatu "Ctrl+Alt+Supr".
Aukeratu "Aldatu pasahitza" ala“Cambiar contraseña”.
Idatzi egungo pasahitza “Contraseña antigua” laukitxoan.
Idatzi pasahitz berria “Pasahitz berria” eta “Berretsi pasahitz berria” laukitxoetan.
Sakatu “Onartu” botoia.
Pasahitz egoki bat aukeratzen ikasteko, egin klik hemen.
Hau da institutuko sarean hainbat erabiltzailek partekatutako artxiboetara ailegatzeko unitateak konfiguratzeko modu ohikoena:
Fisikoki lanerako ekipoan daudenak:
C: eta D: Ordenagailuaren disko gogorra. Bertan sistema eragilea, instalatutako programak eta konfigurazioko artxibo batzuk egoten dira.
E: CD eta DVD irakurgailuak.
Ez da gomendagarria unitate horietan artxiboak gordetzea. Izan ere, birus batengatik, edota ekipoaren edo sistema eragilearen akatsengatik eskuraezin gera daitezke.
Institutuko ekipo gehienak erabiltzaile askok partekatzen ditugu. Hori dela eta, ez ditugu artxiboak bertan pilatuko. USBak, sareko gainontzeko unitateak edota laino izaerako Google Drive moduko sistemak dira gomendatzen ditugunak.
Unitate horiek ez dira erabiltzen ari garen ordenagailuaren araberakoak, sartu den erabiltzailearen araberakoak baizik. Fisikoki eraikinaren zerbitzarian daude. Hori dela eta, ezin dira erabili Guardiako eraikin nagusiaren eta Oiongo gelategiaren sareen artean artxiboak partekatzeko, desberdinak dira eta.
M: - IRAKASLEAK ala IKASLEAK (erabiltzailearen araberakoa).
Hainbat artxibotara sarbidea, erabiltzailearen arabera, IKxxxxxxxx ala IRxxxxxxxx izango da.
Alde batetik, irakasleen artean artxiboak partekatzeko sortua; bestalde, ikasleen artean partekatzeko. Baina ez irakasle eta ikasleen artean.
Erabiltzaile-talde zehatz batek informazioa partekatu nahi badu, sareko administrariei egin beharko dio eskaera. Horrela, administratzaileek karpeta bat sortuko dute eta erabiltzaile-talde batek soilik izango du karpetara sartzeko aukera.
N: - IRxxxxxxxx ala IKxxxxxxxx (sartu den erabiltzailearekin bat dator)
Erabiltzaile bakoitzaren unitate pertsonala da, eta, beraz, erabiltzaileak ditu eskubide guztiak. Gainera, nahi dituen artxiboak gorde ditzake.
Unitate honetako edukietara ezin da beste erabiltzailerik sartu, administratzaile izan ezean.
O: - OROKORRA.
Institutuko erabiltzaile guztien artean artxiboak partekatzeko sortua.
Kontuan izan partekatutako unitateetan zure eskubide berberak dituzten erabiltzaileak daudela. Gainera, jakin behar duzu zuk artxiboren bat editatu edo ezabatu badezakezu, hori egin dezaketen erabiltzaile gehiago daudela. Ziurta ezazu artxiboak nahi duzun jendearekin partekatzen dituzula.