Cas / Eus
JavaScript, Java, Python, PHP edo Ruby moduko lengoaietan programatzen ikasteko. Baita HTML eta CSS gisako markaketa lengoaiak ere. Ikastaro berriak sortu eta argitaratzeko erreminta bat ere eskaintzen du.
Programatzen ikasteko, jolastuz. Rol jolasa online,hainbat lengoaietan programatzeko oinarrizko kontzeptuak ikasteko. Nabigatzaile batetik kodigoak idatziko dituzu jolasten ari zaren bitartean.
Programatzen ikasteko, jolastuz. Programazio erronka gero eta zailagoak planteatzen ditu. Ez da programazioari buruzko aurre-ezagutzarik behar. Egokiak programazioarekin hasteko eta pentsamendu konputazionala garatzeko.
Istorio interaktiboak, jolasak eta animazioak programatzeko, blokeak erabiliz. MIT Media Lab-en proiektua da. Era sortzailean pentsatzen laguntzen digu, sistematikoki arrazonatzen eta modu kolaboratzailean lan egiten.
Mugikorretarako aplikazioak programatzen ikasteko eta irakasteko. Google Labs-ek sortua. Garapen bisualerako ingurunea du, bloketan antolatua, dokumentazioarekin, tutorialekin eta bestelako baliabideekin ornitua.
Intuitiboki eta era sinplean programatzen ikasteko. Komando-talde errazeko programazio bisualaren lengoaia erabiltzen da, puzzle bateko piezak balira bezala konbinatzen diren komando-taldeak.
Programazio-lengoaia askoren online editore eta biltzailea: Pascal, C#, C++, Javascript, Java, MySQL…
Askotariko baliabide didaktiko eta laguntzetarako gunea. Gaztelaniazko lengoaia sinple eta intuitiboa baten bidez,fluxu-diagramen editore baten laaguntzaz, algoritmoen oinarrizko kontzeptuak kokatzen ditu. GNU/Linux, Windows eta Mac OS bertsioetarako erabilgarri. Ez dago HTML bertsiorik.
GII (Garapen Ingurune Integratua) librea eta dohainekoa C/C++ programatzeko. Jatorriz programazioa ikasteko sortua. Interfaze oso sinplea dakar, baina beste aukera aurreratu batzuk alde batera utzi gabe.