Cas / Eus
Cas / Eus
Irakaskuntzarako ingurune birtualek eskaintzen dizkiguten abantailen artean hauek dira aipagarrienak:
Baldintza egokiak eskaintzen dituzte jakintza kooperatiboki eraikitzeko.
Ikaslea aktibo bilakatzen dute, eta ikaskuntza libre eta autonomoagoa sustatzen dute.
Irakaskuntzarako materiala multimediako beste formato batzuekin aberastu daiteke: irudiak, grafikoak, soinuak, bideoak...
Parte hartzaileei euren ingurune pertsonaleko ikaskuntza garatzeko aukera ematen die. (PLE).
Asko dira ikaskuntza kudeatzeko eta irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa errazteko eskura dauden tresnak.
Irakaskuntza-ikaskuntza eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da erabilitako aplikazioak homogeneizatzea eta modu koherentean egitea.
Samaniego-Laguardia BHIko irakasleek 2020ko irailaren 9an egindako klaustro-saioan adostu genuen Google Classroom ikaskuntza-ingurune birtual gisa eta Google Meet bideokonferentzia-aplikazio gisa erabiltzea, soilik.