Cas / Eus
Cas / Eus
Ikastetxean erabiltzen dugun Googleren sistemako arbel digitaleko aplikazioa da (G Suit for Education). Erraz interoperatzen du beste aplikazioekin, bereziki Meet, Classroom eta Drive aplikazioekin.
Jam-ak sortu, aurkeztu eta partekatzeko aukera ematen du. Horrela deitzen dio Google-k esku hutsez egindako testuak eta marrazkiak, testu oharrak, Googleren dokumentuak, eta kamerarekin ateratako irudiak eta argazkiak integratzen dituen dokumentu motari .
Jamak Driven biltegiratzen dira, beste artxibo bat bezala; beraz, beharrezkoa denean kontsulta daitezke, beste pertsona batzuekin partekatu edo Classroom atazetara edo egutegiko gertaera batera erantsi.
Hainbat erabiltzaileren artean elkarlanean jardun edo hainbat gailutatik aldi berean lan egiteko aukera ematen du.
Eskakizunak
Ordenagailuetatik eta gailu mugikorretatik erabil daiteke. Ordenagailuetan nabigatzaile bakarra eduki behar da instalatuta. Google Chrome gomendatzen da.
Gailu mugikorretan Googleren Jamboard app-a instalatuta eduki behar da (bilatu Jamboard Play Storen edo App Storen).
Jamboarden bidez, tablet bat erabil daiteke bideokonferentzia saioetan eskuz idazteko. Tabletean eskuz idazten da (zuzenean edo erakusle batekin) ordenagailuko saguarekin baino askoz hobeto, eta, gainera, Jamboardek nabigatzailetik erabilita baino prestazio gehiago ditu app gisa.
Nola lortu:
Eramangarriko Chrome nabigatzailean, Meetez gain, jam dokumentu bat ere ireki behar da (izen bat izan behar du).
Tableteko Jamboard-eko aplikazioan ireki jam dokumentu bera.
Meet saioan, partekatu nabigatzailearen leihoa (pantaila osoan) "Erakutsi nire pantaila" aukera erabiliz.
Tableteko jamean esku hutsez idazten duguna Googleren hodeiaren bidez sinkronizatzen da, eramangarriko jamean agertzen da, eta saioan eta bideokonferentzian ikus daiteke.
Jam dokumentua beste pertsona batzuekin partekatzeak posible egiten du beste horiek jamen marraztea, denak batera eta denbora errealean, adibidez, ariketak elkarlanean ebazteko edo zalantzak argitzeko.