Cas / Eus
Cas / Eus
"Google Calendar" erabiltzen dugu. Erreserba bat egin nahi duenak "gertaera" bat sortu behar du bere egutegian, ekitaldian erreserbatu beharreko gelari dagokion "gela" gehituz.
Gertaera egutegian sortzeko, urrats hauek egin daitezke:
Ireki Google Calendar . Beharrezkoa bada, ikastetxeko posta-helbidearekin identifikatu.
Erreserbatu beharreko egunaren eta orduaren eremuan klik egin.
Adierazi gertaeraren izenburu gisa gaia eta ikastaroa. Adibidez, "Hist 2. Batx".
Adierazi erreserbatu beharreko data eta ordutegia.
"Gehitu gelak" atalean, aukeratu erreserbatu beharreko gela. Adibidez, "Info 1 Lag · PB-019", hautatu ondoren "Lag-PB-019-Info 1 (16)" idatzita geratzen dena.
Ziurtatu gertaera egutegi pertsonalean sortuko dela.
Egin klik "Gorde" botoian ekitaldia sortzeko.
Gomendioak:
Egiaztatu sortutako gertaera, bai egutegian bertan, bai gela erreserbatuan.
Ikasgelako egutegian libre dagoen egiaztatzen hasita, erreserba-prozesua arindu daiteke.
Ordenagailu gelaren bat erabiltzen duen pertsona bakoitzak, sartu eta irteterakoan, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar ditu.
Ordenagailu gelak ikasgeletako giltza orokorrarekin ireki eta ixten dira.
Ikasle bakoitzak bere tokia izango du gelan, eta ordenagailu bera erabiliko du ikasturte osoan. Gela bat erabiltzen duen irakasle bakoitzak, behar izanez gero, erregistratuta eduki behar du informazio hori.
Zaintzako irakasleek ez dituzte ordenagailu gelak erabiliko. Irakasleren bat etorri ez eta ordezkatu behar bada, erreferentziako gelan egingo da.
Ordenagailuak, monitoreak eta proiektorea behar bezala itzali beharko dira, erabili ondoren.
Geletara sartzeko ate guztiak giltzapean itxita utziko dira.
Ordenagailuak erabiltzen dituzten irakasleek bertaratzen direnean edo saioan zehar gertatzen diren gorabeherak jakinaraziko dituzte, ohiko prozedura erabiliz, hau da, "Esku-hartze informatikoaren eskaera" inprimakia erabiliz.
Guztion zeregina da ordenagailu gelak erabiltzeko baldintza ezin hobeetan edukitzea. Eskerrik asko laguntzeagatik.
Mahai gaineko 16 PC (4 x AMD Ryzen 3 2200 GHz, 8 GB RAM; AMD Radeon Vega 8 Graphics 3.5 GHz), Windows 10 64 bitduna.
24 aulki ikasleentzat.
Eramangarria irakaslearentzat (i3-7130 2.70 GHz, 4 GB de RAM) Windows 10 64 bitduna.
Arbel zuria eta proiektorea.
7 PC Insys (i3-12100 3.30GHz 12th Gen, 8GB RAM), Windows 11 Pro Education-ekin (64bit).
2 PC HP ProDesk 400G2MT (i3-4160 3.60 GHz, 8 GB RAM), Windows 7 SP1 64 bitduna.
18 aulki ikasleentzat.
Eramangarria irakaslerentzat, Windows 7 SP1 64 bitduna.
Arbel zuria eta proiektorea.
Mahai gaineko 6 PC (4 x AMD Ryzen 3 2200 GHz, 8 GB RAM; AMD Radeon Vega 8 Graphics 3.5 GHz), Windows 10 64 bitduna.
12 aulki ikasleentzat.
Eramangarria irakaslerentzat, Windows 7 SP1 64 bitduna.
Arbel zuria eta proiektorea.