Ordenagailu txikiak eta Chromebook-ak ondo erabiltzen ikasteko gomendioak
Ikasleen esku jarritako gailuak ikasteko erramintak direnez, beti horretarako erabiltzea.
Ikasle bakoitzak egokitu zaion ordenagailuaren ardura hartzea.
Betiere irakaslearen baimenarekin eta bakarrik eskolan erabiltzeko diren artxiboak jaistea. Instalatuko ditugun aplikazioak eta ikusiko ditugun edukiak ere eskola mundukoak izatea.
Ordenagailutxoetako kamera bakarrik ikasteko erabiltzea, beti jende guztia errespetatuz.
Armairuan sartu aurretik, ordenagailua itzaltzea eta ixtea.
Ordenagailuak kontu handiarekin eta orden bati jarraituz hartu eta uztea, hauek aintzat hartuta:
- Kolpeak ekiditea.
- Gailu bakoitza dagokion zenbakian jartzea.
- Kableekin kontu handia izatea , batzuetan pantailaren eta teklatuaren artean sartzen dira eta.
- Gailuak beti posizio berean jartzea: alimentazio-kablea kanporantz eta gorantz.
- Alimentazio-elektrikoaren kablea konektatuta gelditu dela ziurtatzea, bateria karga dadin.
Zerbait arraroa ikusten bada edo zerbait gertatzen bada, Comunicar inmediatamente al profesorado cualquier incidencia o anomalĂa observada.
Erabiltzen ez ditugunean, ordenagailuak armairuan giltzapean egotea. Armairuetako giltzak atezaintzan egongo dira.
Erabili ondoren, giltza atezaintzan uzteaz gogoratzea.