Cas / Eus
Cas / Eus
Ikastetxean erabiltzea adostu genuen bideokonferentzia-aplikazioa da. Erabiltzen dugun Googleren sistemaren zati da (G Suit for Education), eta erraz elkarreragiten du beste aplikazioekin.
Tresna egokia da irakasleen artean bilera birtualak egiteko eta ikasleekin bideokonferentziak egiteko, adibidez, azalpenak helarazteko edo zalantzak argitzeko. Bideo-dei batean edukia partekatzeko eta erakusteko aukera ematen du.
Bideokonferentzia bat grabatzeko eta ondoren erabiltzeko aukera ematen du.
Eskakizunak
Ordenagailuetatik eta gailu mugikorretatik erabil daiteke. Ordenagailuetan nabigatzaile bakarra eduki behar da instalatuta. Google Chrome gomendatzen da.
Gailu mugikorretan gomendagarria da Googleren Meet app-a instalatuta edukitzea (bilatu Hangouts Meet Play Storen edo App Storen).
Gomendioak
Irakasleentzat: nabigatzailetik erabili eramangarri batean, ekipoaren pantaila (osoa edo leiho bakarra) erakusteko aukera ematen duelako. Gaur egun, ezin da pantaila Android gailu mugikorretatik erakutsi. Bai, ordea, iPhone eta iPadetik.
Ikasleentzat: kamera desaktibatuta eduki, zerbait erakutsi behar ez den guztietan. Horrela, datuen trafikoa aurrezten da eta bideokonferentzia arinago egingo da; pribatutasuna zaintzeko modu bat ere bada.
Ctrl+ D: mikroa isilarazi/aktibatu
Ctrl+ E: kamera itzali/aktibatu
Meet ireki.
web nabigatzaile batean, joan https://meet.google.com orrira edo
Gmail, Classroom… orrietan sakatu “Googleren aplikazioak” botoia, pantailaren goikoaldeko eskuinaldean eta aukeratu Meet.
Sakatu “+ Bilera bat hasi edo sartu bileran".
Sartu bideokonferentzia hau identifikatzeko nahi duzun izena .
Ziurtatu mikrofonoa aktibatuta dagoela eta, erabili nahi izanez gero, kamera .
Sakatu“Sartu orain” botoia.
“Gehitu beste erabiltzaile batzuk” agertuko da.
Egin klik "Gehitu pertsonak" botoian eta sartu bideokonferentziara gonbidatu beharreko izenak edo helbide elektronikoak. Jakinarazpen bat jasoko dute, eta bertan "Sartu bileran" botoia sakatu besterik ez dute egin beharko.
Oharra: Bideokonferentzian zehar parte-hartzaileak gehitzeko: bilerako izenaren gainean sakatu beheko ezkerreko izkinan, "Sarbide-datuak kopiatu" klikatu, posta bat sortu sarbide-datuak itsatsiz eta gehitu beharreko parte-hartzaileei bidali
Chrome-k Meet-entzat duen hedapen honek parte-hartzaile askorekin bideokonferentzietan interaktiboki parte hartzea errazten du. Adibidez, "Eskua jaso hitza eskatzeko".
Gehitu Nod Chrome-n
Calendar-en gertaera bat sortu behar da.
Calendar ireki.
web nabigatzaile batean, joan https://calendar.google.com/ orrira edo
Gmail, Classroom… orrietan sakatu “Googleren aplikazioak” botoia, pantailaren goikoaldeko eskuinaldean eta aukeratu Calendar.
Aukeratu data eta egin klik bikoitza nahi duzun ordu-tartean .
Sartu gertaera hori bideokonferentzia bidez identifikatzeko nahi den izena.
Beharrezkoa bada, doitu hasiera- eta amaiera-orduak .
“Gehitu gonbidatuak”: sartu bideokonferentziara gonbidatu beharrekoen izenak edo helbide elektronikoak.
Sakatu“Aukera gehiago” botoia.
Ezkerraldean, zabaldu “Gehitu bilera” eta aukeratu “Hangouts Meet”.
Sakatu “Gorde”.
Klikatu “Bidali” gonbidapenak bidaltzeko.
Gonbidatuek mezu bat jasoko dute gertaerari buruzko informazioarekin eta bideokonferentziarako esteka batekin.
Meet-etik:
Meet ireki.
Aukeratu bilera programatutako gertaeren zerrendan.
Sakatu “Sartu orain” botoia.
Calendar-etik:
Calendar-en, klikatu sartuko zaren gertaera.
Sakatu “Hangouts Meet-en sartu”.
Klikatu “Sartu orain” botoia.
Posta elektroniko bidez jasotako gonbidapen batetik:
Klikatu posta elektroniko bidez jasotako bileraren loturan.
Sakatu “Sartu orain” botoia.