Cas / Eus
Cas / Eus
Baliabide digitalek ikas eta irakas prozesuak aberasten dituzte. Horien artean, jarduera didaktiko interaktiboak, ikusentzunezko edukiak eta askotariko formatuetako dokumentazioa aipa daitezke. Teknologia zein gailu berriek asko errazten digute baliabide anitzetarako sarbidea, eta gainera, partekatzeko eta zabaltzeko aukera ematen digute.
Guztion artean baliabideen bankua sortzeari ekingo diogu. Horretarako, haien artean aipagarrienak edota interes orokorra izan dezaketenak aukeratuko ditugu. Doako baliabideak izango dira, eta erabilerak ez digu arazorik sortuko, babes-lizentzien erabilera baldintzen mugak direla eta.
Web honetan jartzeko baliabideei buruzko iradokizunak bidaltzeko, inprimaki hau erabil dezakezu. Egin klik hemen.
"Las creaciones artísticas y el derecho de autor” gazteei zuzendutako gida bat da, jabetza intelektualaren ingurukoa. Bertan oinarrizko informazioa agertzen da egilearen eskubideei buruzkoa, eta horrekin lotutako beste eskubide batzuei buruzkoa ere bai. Gainera, jabetza publikoko lanak nola aurkitu eta erabili ere erakusten digu gidak. Argitalpena ikusteko, egin ezazu klik hemen.
Sareko baliabideak erabiltzeko eta argitaratzeko lizentzien inguruko oinarrizko gauzak jakin nahi badituzu, egin ezazu klik hemen.