Cas / Eus
GeoGebra bidez egindako materialak, eXeLearning egile-tresnarekin sortutako gida didaktikoekin batera, baliabideari buruzko informazio zehatza dutenak: curriculum-informazioa, erabilera-proposamenak, material osagarria, gidaren iturri-artxiboa (editatzea eta egokitzea ahalbidetzen duena) eta baliabidea modu interaktiboan eskuratzea.
GeoGebra-rekin sortutako eraikuntza dinamikoen biltegia. Horietako askok geometria edukia dute, baina badaude matematikako beste alor batzuetako zein beste zientzia batzuetako edukiak ere.
"Desmos Activity Builder"-ekin sortutako ariketen gordailua, desmosen potentzia matematikoarekin.
Aljebraren ikaskuntzarako jarduera interaktiboak sortzeko irakasleentzako tresna, eta tartean, ikasleek denbora errealean kudeatzeko ingurune bat egitea.
Ariketen gordailu bat ere eskaintzen du.
DBHko 1., 2., 3.aren zati baten eta 4. mailako Aplikatuen curriculum osoa betetzen dituzten jarduera autozuzengarrien bildumak. Pablo Triviño eta Álvaro Fernández Buendía idazleek GeoGebra liburu formatuan garatuak.
Matematikako alor eta maila guztietako ariketen biltegia, irakasleek sortu eta partekatutakoak. WIRIS quizzes bidez egindakoak.
Matematiketarako ariketa eta azterketa interaktiboen sortzailea, erantzunen ebaluazio automatiko eta guzti.
Erreferentziako Matematika Entziklopedia. Sarrera librea, Wolfram Research Inc.-ek finantziatua.
Demonstrations izeneko programa txiki interaktiboen bilduma, kode librekoa, ideien errepresentazio interaktiborako egina.
Descartes Proiektuan egindako baliabide digital interaktiboen ataria. Matematika ikasteko eta irakasteko prozesuetan aldaketa eta berrikuntza metodologikoa bultzatzeko helburua du.
Repositorio de recursos educativos del Departamento de Educación del Instituto de Matemáticas de la Universidad Nacional Autónoma de México.
GeoGebrako ehunka baliabide eta applet didaktiko, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eduki guztiak barne hartzen dituztenak. Arbela digitalean nahiz ordenagailu edo mugikorretan erabiltzeko diseinatuak.
Jose Angel Murciaren blog sortzailea. Erronkak, desafioak eta problemak eta Matematika manipulagarriak. Matematika irakasteko eta ikasteko ideia eta ariketak.
Konfiantzazko tarteen simulagailua. Lagina, lagin-banaketa eta proportziorako edo batez bestekorako konfiantza-tarteak bistaratzen ditu. Konfiantza-koefizientea eta laginaren tamaina aldatzea ahalbidetzen du.
Bigarren hezkuntza eta batxilergoko matematikei dagozkien ariketa eta buruketen datu basea. Elkarlaneko wiki ereduan oinarritua, erregistratutako erabiltzaileek ariketa eta azterketa berriak gehitu ditzakete; erregistratu gabeek soilik kontsultatu.
Eduardo Sáenz de Cabezónen YouTubeko kanala. Matematikak era dibertigarrian ikasteko. Matematiken inguruko bitxikeriak ezagutzeko aukera ere ematen digu.
Euskal Estatistika Erakundeko hezkuntza Webgunea. Formatu ezberdinak erabiliz (webquest, unitate didaktikoak, probak, jokoak...); lanak, ikerketa jarduerak eta informaziozko material osagarrria eskeintzen du estatistika zeharkako ikuspegitik lantzeko, estatistikak curriculum eremu guztiekin duen erlazioa aurkeztuz.
Matematikako klaseetan erabiltzeko Antonio Omatosen baliabideak eta ideiak. Gaztelerazko webgunea.
David Calle-ren YouTubeko kanala. Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Unibertsitate mailako Matematika, Fisika , Kimika eta Teknologia batzen ditu.