Cas / Eus
Cas / Eus
Google-ek "Takeout" herraminta eskaintzen du datuen esportazio eta migraziorako.
Zer egiten du?
Gure kontuari lotutako Google-eko produktu guztien (Gmail, Drive, Classroom, Irudiak, Youtube, Kontaktuak, Calendar...) esportazioa eta deskarga (korreoak, artxiboak, gelak, argazkiak, bideoak, kontaktuak...) Zein datu esportatzea interesatzen zaigun aukeratzea onartzen du. Datuak ez dira Google-en zerbitzarietatik ezabatzen.
Zertarako balio dezake?
Segurtasun kopiak egin eta nahi gabe ezabatutako datuak berreskuratzeko.
Zure datuak beste Google kontu pertsonal batera edo beste Google Workspace ingurune batera eramateko.
Zure datuak Google-enak ez diren beste aplikazio edo zerbitzu batzuetara eramateko.
Nola deskargatu Google-en datuak USB biltoki edo ordenagailu batean.
Badago datuak "hodeiko" zerbitzu batean gordetzeko aukera ere.
Ireki Google Takeout herraminta https://takeout.google.com estekan edo "Gestionar tu cuenta de Google > Datos y privacidad > Descargar tus datos" jarraituz.
Aukeratu zein datu nahi duzun sartzea artxiboen deskargan.
Egin klik "Siguiente paso" botoian artxibo mota eta helmuga aukeratzeko.
Aukeratu entrega modu gisa "Enviar enlace de descarga por correo electrónico".
Aukeratu"Exportar una vez".
Gomendatzen da ".zip" mantentzea artxibo mota gisa, moldakortasunagatik.
Aukeratu artxibo tamaina handiena (50 GB) artxibo kopuru gutxiago sortzeko. Deskargatu beharreko artxiboen tamainak balio hau gainditzen badu, ".zip" artxibo bat baino gehiago sortu eta deskargatuko dira.
Egin klik"Crear exportación" botoian .
Baliteke zure artxiboen kopia baten sorrerak orduak edo agian egunak behar izatea. Korreo elektroniko bat jasoko duzu esportazioa bukatuta eta deskargatzeko prest dagoenean.
Google Takeout-en zure esportazioak kudeatu ditzakezu, bai prozezatzen ari direnak bai bukatuta eta deskargatzeko prest daudenak.
Garrantzitsua: Unitate konpartituetako artxiboak (adibidez, departamentuen karpetak) ez dagokizkie erabiltzaile konkretu bati, beraz ez dira esportazioetan agertuko. Kopia bat egiteko, unitate konpartitu horiek ireki, karpeta eta artxibo guztiak aukeratu, eta saguaren eskubiko botoiarekin "Deskargar" aukera bidez deskargatu ditzakezu.
Informazio gehiago:
Zer egiten du?
Hezkuntza Zentruetarako Google kontu batetik beste Google kontu batera korreo elektronikoa eta Google Drive-eko artxiboak kopiatu eta transferitzen ditu. Ez dira beste produktuetako datuak transferitzen: Kontaktuak, Argazkiak, Youtube... Kopiatutako datuak ez dira jatorriko kontutik ezabatzen.
Zertarako erabili daiteke?
Google kontu bat erabiltzeari utzi behar bazaio, datu garrntzitsuak kontserbatzeko: adibidez, zentroz aldatu behar bagara.
Segurtasun kopiak egin eta nahi gabe ezabatutako artxiboak berreskuratzeko.
Nola transferitu edukiak zure zentroko kontutik beste kontu batera.
Ireki Google-en transferencia de contenido herraminta https://takeout.google.com/transfer estekan, edo "Gestionar tu cuenta de Google > Datos y privacidad > Transferir tu contenido > Iniciar transferencia" jarraituz.
Sartu helburuko Google kontuko korreo elektronikoa, non datuak kopiatzea nahi duzun.
Aukeratu"Obtener código".
Bilatu helmugako kontuko Gmail-en sarrera ontzian baieztapen korreo bat, eta aukeratu bertan "Obtener código de confirmación".
Jatorrizko kontuan, itzuli "Transferir tu contenido" orrira eta sartu kodigoa. Ondoren, aukeratu "Verificar".
Aukeratu kopiatu nahi duzun edukia.
Egin klik "Iniciar la transferencia" botoian .
Baliteke kopiatze prozesuak orduan edo agian egunak behar izatea. Korreo bat jasoko duzu helmugako Google kontuan kopia prest dagoenean.
Informazio gehiago: