Cas / Eus
Cas / Eus
Fotokopiagailu hau dokumentuak eskaneatzeko nola erabili jakiteko, sakatu hemen.
"Irakasle-gelako fotokopiagailua" ordenagailu batetik erabili ahal izateko, aldez aurretik konfiguratu behar da. "Inprimatzeko lehentasunak" atalean, inprimagailuen erabiltzailea eta pasahitza adierazi behar dira, ordenagailuetan sartzeko erabiltzailea eta pasahitza ez direnak.
Windows duen ordenagailu batek inprimagailu bat erabili ahal izateko, bere gailu ezagunen zerrendan agertu behar du. Horretarako, eskuz "gehitu" behar da; eragiketa hori behin bakarrik egin behar da.
Inprimagailura bidalitako lanak inprimatzeko, fotokopiak egiteko edo dokumentuak eskaneatzeko, esleitutako erabiltzailearekin eta pasahitzarekin identifikatu behar da.
Fotokopiagailu hau erabiltzea hobesten da.
Inprimagailu hau ordenagailuan agertu beharko litzaiguke, inprimagailu lehenetsi bezala, "Atezaintzako Inprimagailua" izenez. Horrela ez balitz, mesedez idatzi Premia taldeari, inprimagailua konfiguratzeko.
Dokumentu bat inprimagailua honetara bidaltzerakoan, erabiltzailea eskatuko digu. Erabiltzailea ordenagailuan sartzeko erabiltzen dugun bera da - IR010349AB (non AB letrak bakoitzak aldatu beharko dituen). Ez da beharrezkoa, irakasle gelako inprimagailuan bezala, erabiltzailea konfiguratzea.
Behin dokumentua inprimatzera bidalita, saioa hasi dezakegu inprimagailuan gure pasahitza sartuta (5 zenbakiz osatua, irakasle gelako inprimagailuko berdina). Bidali ditugun dokumentuen zerrenda agrtuko zaigu.