Cas / Eus
Cas / Eus
Mantible gelako proiektoreak ordenagailu baten pantaila erakusteaz gain, ekipo mugikor batekin konektatzeko aukera ematen du (adibidez, smartphone edo tablet batekin). Horretarako, Google Chomecast gailu bat instalatuta dauka, gailu mugikorretik audioa, irudiak, bideoak eta zenbait dokumentu mota modu selektiboan erreproduzitzeko aukera ematen duena. Halaber, proiektorearen gainean gailu mugikorraren pantaila klonatu ahal da, eta hori kontuz egin behar da, pantaila osoa zuzenean ikusten dugun moduan proiektatzen baita.
Proiektorea piztuta, urrutiko kontroleko agintean:
Sakatu “SOURCE”.
Aukeratu "ORDENAGAILUA”.
Ordenagailuan:
Sakatu "Windows + P" teklen konbinazioa.
Aukeratu “Bikoizketa”.
Proiektorea piztuta, urrutiko kontroleko agintean:
Sakatu “SOURCE”.
Aukeratu “HDMI”.
Gailu mugikorrean:
Beharrezkoa da gailua IR010349 WiFi sarera konektatuta egotea eta "Google Home" aplikazioa instalatuta edukitzea.
Ireki Googleren “Home” aplikazioa.
Aukeratu konektatu nahi duzun gailuaren izena: Mantible.
Gailu mugikorraren pantaila bikoizteko, aukeratu “Bidali nire pantaila”.
Aplikazio batetik audio, irudi, bideo eta dokumentu mota jakin batzuk selektiboki erreproduzitzeko, adb. YouTube, aplikazioak aukera eman behar du. Denek ez dute ematen.
Edukiaren bidalketa gailu mugikorretik geldiarazteko, hautatu "Gelditu proiekzioa".
Erabili bi gailuetan gorriz identifikatutako etengailuak.
Soinuaren bolumena erregulatzen saiatu, eramangarritik edo iturri gisa erabiltzen den gailutik. Beharrezkoa bada, "Volume" agintea erabil daiteke. Ez ukitu inoiz bi gailuetako gainerako aginteak.
Ordenagailu eramangarria entzuteko: soinu-iturriaren hautagailuak gezi berdean (CD) egon behar du.
Proiektorea (edo jack urdinarekin konektatzen dena) entzuteko: soinu-iturriko hautagailuak gezi urdinean (Tuner) egon behar du.
Egiaztatu gailu biak piztuta daudela.
Egiaztatu "Tape monitor"-aren argia ez dagoela piztuta. Itzaltzeko, sakatu "Tape monito" tekla.