Cas / Eus
Cas / Eus
Teknologia digitalek funtsezko aldaketak ekarri dituzte gizartearen esparru guztietara. Digitalizazio prozesuek gero eta eragin handiagoa dute sektore ekonomiko guztietan.
Edozein herritarrek bere gaitasun digitala eskuratu eta nolabaiteko garapen maila izan behar du, eguneroko bizitzan moldatzeko, edozein lanpostu betetzeko eta bere ibilbide profesionala garatzeko.
“Informazioaren Gizarteko Teknologiak lanerako, aisialdirako eta komunikaziorako modu kritiko eta seguruan erabiltzea. Oinarrizko IKT trebetasunetan oinarrituta: ordenagailuak erabiltzea informazioa berreskuratu, ebaluatu, biltegiratu, ekoiztu, aurkeztu eta trukatzeko, eta Internet bidez komunikatu eta lankidetza sareetan parte hartzeko”. (Europako Parlamentua eta Kontseilua, 2006).
“Ingurune digital batean funtzionala izateko gaur egun behar diren ezagutza, trebetasun eta jarreren multzoa". (Irakaslearen Gaitasun Digitalaren Esparru Bateratua, Intef, 2017).
“Informazio eta komunikazio teknologien erabilera sortzaile, kritiko eta segurua, lanarekin, enplegagarritasunarekin, ikaskuntzarekin, aisialdiarekin, gizarteratzearekin eta gizartean parte hartzearekin lotutako helburuak lortzeko”.
21 konpetentzia digital identifikatzen ditu funtsezko 5 arlotan sailkatuta, eta horien inguruko deskribapen zehatzagoa ematen du 8 gaitasun-mailaren arabera.
Gaitasun digitalaren arloko ekimenak garatzeko erreferentzia da.
Eusko Jaurlaritzak herritarren artean konpetentzia digitala garatzeko sustatutako proiektua.
"Gizarte trebea, oso parte-hartzailea eta erantzunkidea, eta zerbitzu digital aurreratuen eta inpaktu handiko zerbitzuen erabiltzailea garatzen lagundu nahi du".