Cas / Eus
Cas / Eus
Guztion ardura da gure institutuko gailu guztiak itzaltzea (ordenagailu, pantaila, inprimagailu, proiektore, bozgorailu...). Gure eguneko jarduna bukatutakoan, gela guztietako, liburutegiko, irakasle gelako nahiz sarrera eta mintegietako gailuak piztuta ez gelditzea guztion erantzukizuna da.
Argi dago gailu horiek guztiak itzaltzea aurrezpen ekonomikoa izango dela. Gainera, hezkuntza komunitate garen aldetik, ingurumenarekiko ardura sustatu behar dugu eta gure ikasleendako eredu ona izan.
Ordenagailuak konfigura daitezke denbora batean piztuta baina erabili gabe baldin badaude “suspendido” edo “hibernando” modua aktibatzeko. Ordua ere programatu daiteke ordu zehatz batean itzal daitezen. Baina prozedura horiek askotan huts egiten dute, eta gainera, itzali behar ditugun beste gailu batzuk dauzkagu, monitoreak, proiektoreak eta inprimagailuak, kasu. Gogoan izan“standby” moduak energia kantitate handia kontsumitzen duela.