Cas / Eus
Gogoratzeko erraza izango da, baina asmatzeko zaila.
Letra larriak, letra xeheak, zenbakiak eta ikur bereziak (!?#...) tartekatuko ditu.
Ez da zuri buruzko informazioan oinarrituta sortuko. Hau da, ezin da zu ezagututa asmatzeko modukoa izan. Adibidez, zure familiako izenen bat, jaiotze-data, telefono zenbakia...
Ez erabili hiztegiko hitz bat edo batzuk bakarrik.
Ez erabili ondoz ondokoak diren zenbaki edo letrarik. Ezta denak zenbakiak edo guztiak berdinak ere. Hauek dira pasahitz oker batzuk: 123456, aaaaaaa, qwertyuiop.
Esaldi bat erabil dezakezu pasahitza gogoratzeko. Adibidez, LleSeupm (La lluvia en Sevilla es una pura maravilla)
Ordezkatu zenbakiak letregatik, adibidez, 4 zenbakia A letra izan daiteke eta O zenbakia o hizkia: 4breteSesam0.
Zure pasahitzen konfidentzialtasuna gorde. Erabiltzaile bakoitza da bere identifikatzailearekin egiten diren sarreren erantzule.
Pasahitzen erregistroa ekidin. Hau da, ez idatzi paperean, mobileko argazkian edo fitxategi batean, ez bada benetako leku seguru batean gordetzen.
Sistemaren adiministratzaileek zuretzat sortutako erabiltzaile eta pasahitza jasotzen dituzunean, konekta zaitez lehenbailehen eta alda ezazu psahitza.
Baten batek zure pasahitza ezagutu dezakeela susmatzen baduzu, ustekabean ala iruzurren bidez, aldatu ezazu lehenbailehen eta eman iezaiezu gorabeheraren berri sistemaren adiministratzaileei.
Ez ezazu pasahitz bera erabili helburu profesional eta pertsonaletarako.