Cas / Eus
Cas / Eus
"Sare_Hezkuntza Gelan" Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren programa bat da, baliabide digitalen bidezko irakaskuntza-ikaskuntzaren bitartez hezkuntza berrikuntza sustatzeko. Haren helburua da metodologia aktiboen eta teknologia eta baliabide digitalen erabilera sustatzea ikasgelan, irakasteko eta ikasteko prozesuan; material eta baliabide digital horiek lantzea bultzatzea; eta irakasleen prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa erraztea, ikastetxeetan aldaketa metodologikoa gauzatzeko.
Samaniego-Laguardia BHI osatzen dugunok 2019-2020 ikasturte amaierako deialdian proiektua aurkeztu, eta aukeratu egin zuten.
Dagoeneko lantzen ari garen proiektua 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan garatuko da.
Gure proiektuaren helburu orokorra irakasleen konpetentzia digitala garatzea da, IKTak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan txertatzeko, azken helburua ikasleen ikaskuntzaren emaitzak hobetzea izanik. Irakaskuntzaren ikuspegia integrala izango da, diziplina konpetentziez gain gainerako konpetentziak ere kontuan hartuko dituena, batez ere digitala eta ikasten ikastekoa.
Ez da teknologia proiektu bat; kontua ez da paperak pantailekin trukatzea; funtsean, metodologia pedagogiko eta didaktikoko proiektu bat da. IKTak irakatsi eta ikasteko prozesuetan integratzea da helburua, metodologia aktiboak erabiliz eta baliabide digitalak modu bizian baliatuz, batez ere REA motakoak (Hezkuntza Baliabide Irekiak).
Proiektuak barne hartzen du irakasleen gaikuntza teknologiko eta pedagogikorako jarduerak egitea, hala nola ikaskuntza metodologiari buruzko prestakuntza, proiektuetan eta eduki digitalak egiteko eta hezkuntza baliabide irekiak sortzeko tresnetan oinarrituta .
Era berean, ikastetxeko ikasle eta irakasle guztiek erabiltzeko moduko gordailu bat sortzea aurreikusten du, irakasleek eta ikasleek sortutako baliabide eta materialen aukeraketa katalogatuz .
Halaber, aurreikuspenen arabera, ikasturte bakoitzaren amaieran, proiektuan parte hartzen duten sailek erabakiko dute zein diren, garatutako hezkuntza baliabideen artean, baliabide horiek publiko egiteko egokienak eta Amarauna plataforman hezkuntza komunitate osoaren eskura jarriko direnak.
Gainera, Sare_Hezkuntza deialdiaren baldintzetako bat denez, gure ikastetxea behartuta dago gutxienez "IKT Heldutasunaren Oinarrizko Maila" lortzera, Eusko Jaurlaritzaren "Ikastetxeko Heldutasun Teknologikoaren Ereduaren" arabera.