Cas / Eus
Cas / Eus
Chromebook- ak Google Chrome OS sistema eragilea eta Chrome web nabigatzailea erabiltzen duten ordenagailu pertsonalak dira. Chrome OS Linux-en kernelean oinarrituta dago.
Uneoro internetera konektatuta erabiltzeko eginak daude. Erabiltzaile bakoitzaren aplikazio, dokumentu eta konfigurazioak modu seguruan gordetzen dira lainoan. Gailua pizterakoan, Gmail kontua eskatzen du identifikatzeko. Nagusiki Google zerbitzuetan daude oinarrituta: Chrome, Gmail, Drive, Dokumentuak... Baina ez horietan bakarrik. Izan ere, web aplikazio gehienak erabiltzeko aukera ere ematen digu. Hala eta guztiz ere, Sarerako sarbiderik gabe ere erabil daitezke, Google zerbitzu askok "konexiorik gabe" lan egiteko aukera ematen baitute. Internetera itzultzean arazorik gabe gauzatuko da sinkronizazioa.
Ez da posible Chromebook-en berezko memorian artxiboak gordetzea, baina bai beste USB memoria eta diskoetan.
Badago "Gonbidatu modua" hautatzeko aukera, era pribatuan nabigatzeko.
Ordenagailu txiki batzuk berrerabili ditugu, zaharkituak gelditu direnak Windows sistema eragilearekin erabiltzeko.
"CloudReady" erabiltzen dugu, Neverware enpresak sortutako software bat. Chromium OS sistema eragilean oinarrituta dago , la versión de código abierto de Chrome OS sistemaren kode irekiko bertsio bat. Ia berdinak dira: Chrome OS formatos multimedia gehiago onartzen ditu, eta Google aplikaziotan aukera aurreratuagoak. Osterantzean berdintsuak dira eta aplikazio berdinak soportan las mismas aplicaciones.
"Home Edition" bertsioa erabiltzen dugu,"CloudReady"rena, dohainik. Ordaindutako bertsioen arkitektura eta integrazio bera du"Google Suite"ekin, baina ez du barne hartzen Google -en administrazio kontsolatik kudeatzea; ezta kontsulta teknikotarako laguntzarik ere. Beraz, gailuen kudeaketa banaka eta eskuz egin behar dugula onartzen dugu.
DBHko lehenengo mailetako ikasleek institutuko domeinukoak diren Gmail kontuak dituzte,"Google Suite for Education" barruan.
Ez dute behar potentzia handiko hardware-ik.
Bateriaren kontsumoa oso txikia da, horregatik denbora gehiago irauten du.
Sistema oso azkar pizten eta itzaltzen da.
Googlelek emandako segurtasun funtzio integratu batzuk dituztenez, ez dute birusen kontrako programarik behar.
Sistemaren eta nabigatzailearen eguneratze txikiak automatikoki ezartzen dira. Aplikazioak ez dira eguneratu behar, ez daudelako ekipoan instalatuta.