Cas / Eus
Cas / Eus
Harenak dira Windows sistema eragilea duten ordenagailuak eta inprimagailuak.
Ingurune "lokala" da, eraikinean fisikoki kokatuta dagoen zerbitzariaren mendekoa; beraz, bi Windows ingurune ditugu, Guardiako eraikinekoa eta Oiongo ikasgelategikoa.
Erabiltzaileak sortzeko eta haiei buruzko gorabeherak ebazteko ardura Administrazioak du Guardian, eta Zuzendaritza Taldeko irakasle ordezkariak Oionen.
Ingurune hori "hodeian" dago, eta, horregatik, Internetera konektatutako edozein gailutatik erabil daiteke web-nabigatzaile batekin.
Administrazioko eta zerbitzuetako langile guztiek, irakasleek eta ikastetxeko ikasleek kontu bat dute "institutolaguradia.eu" domeinuan, irakaskuntza-ikaskuntza jarduera guztietan onartutako kontu bakarra. Ikastetxean eskuragarri dauden "Chromebook" ekipoak erabiltzeko ere erabiltzen dira.
Irakasleen kontuen kudeaketa Ikasketaburutzak egiten du eta Premia Taldea arduratzen da gainerako kontuez.
Hauek erabili ahal izateko erabiltzaile bat eta pasahitz bat eduki behar dira.
Erabiltzaileak sortzeko eta haiei buruzko gorabeherak ebazteko ardura Administrazioak du Guardian, eta Zuzendaritza Taldeko irakasle ordezkariak Oionen.
Inprimagailuak konfiguratzeko eta erabiltzeko moduari buruzko informazio gehiago esteka honetan.
Gorabeherak, eskaerak, kontsultak, iradokizunak eta abar, dagokien ingurunearen arabera, honako hauei zuzendu behar zaizkie:
Windows ingurunea eta inprimagailuak: Aurrez aurre, Guardiako Administrazioari eta, Oionen, Zuzendaritza Taldeko irakasle delegatuari.
Irakasleen posta-kontuak: posta elektronikoz, Ikasketa Burutzari.
Gainerakoak: Premia Taldeari "Esku-hartze informatikoaren eskaera" inprimakiaren bidez.