Zenbaki baten balio absolutua da zenbaki horretatik 0-raino dagoen distantzia. Bi marren artean idazten da: | |
Adibidez,
-3 ren balio absolutua: | -3 | = -3 tik 0ra dagoen distantzia = 3
2 ren balio absolutua: | 2 | = 2 tik 0ra dagoen distantzia = 2
Konturatzen bazara, zenbaki baten balio absolutua zenbakia bera ikurrik edo zeinurik gabe da. Balio absolutua distantzia bat da; beraz, beti izango da positiboa.
Zenbaki oso baten aurkakoa
Zenbaki oso baten aurkakoa da goiko irudiko zuzenaren 0arekiko simetrikoa. Adibidez: -6ren aurkakoa 6 da; eta 8ren aurkakoa -8.
Beste era batean esanda: zenbaki oso baten aurkakoa , kontrako zeinua baina balio absolutu bera duen zenbakia da