Problemak

Atal honetako problemak ez dira errazak baina buruari bueltak emateko eta koadernoan probak eta probak egiteko idealak! Animatu zaitez!

6 zifrako zenbakiak ditugu 1 eta 2-z osatutakoak. Zenbat da bederatziren multiplorik handienaren eta 6ren multiplorik txikienaren arteko kendura?

a) 111 000 b) 90909 c) 110 990 d) 110889 e) 111 111

Hiru zifrako zenbat kapikua dira 3ren multiplo?

a) 24 b) 25 c) 27 d) 28 e) 30

Kutxa batean, 15 billarreko bola duade (1etik 15era zenbakiekin). Ausaz bola bat ateraz gero, honako 3 gertaera hauek egon daitezke:

P: Bikoitia edo 5en multiploa izatea

Q: Bakoitia izatea

R: 3ren multiploa edo 0n bukatzea.

Egoera horrek probabilitate txikienetik handienera ordenatu ditugu. Zein da erantzuna?

a) RQP b) PRQ c) QRP d) QPR e) PQR

a, b, c, d, e bost zenbaki positibo oso dira zifra batekoak eta beraien artean desberdinak.

a bakoitia da, b karratu perfektua, c lehena, d bikoitia eta e 3ren multiploa.

a * c = e da eta b * d = a * c * e

Zenbat da bost zenbakien arteko batura?

a) 20 b) 12 c) 19 d) 27 e) 24

Honako adierazpen hauetatik zeintzuk dira egia?

- Zenbaki bakoiti baten hirukoitza gehi beste bakoiti baten bikoitza beti da bakoitia.

- Ondoz ondoko hiru zenbakiren arteko biderketa beti da 6ren multiploa

- Lau zifrako zenbaki kapikua guztiak 11ren multiploak dira

- Hamar zifra desberdineko zenbaki guztiak 9ren multiploak dira

a) Bat ere ez b) Bat c) Bi d) Hiru e) Denak