200 autotatik %20 gorriak dira. Zenbat auto gorri daude? 200en %20 = x
200 autotatik 40 gorriak dira. Zein ehuneko dira auto gorriak? 200en % x = 40
Autoen %20 gorriak dira; 40 auto gorri badaude, zenbat auto daude guztira? x-en % 20 = 40
Gogoratu:
Saskibaloi talde batek jokatu dituen partiden %60 irabazi ditu aurten. 54 partida irabazi dituela jakinez gero, zenbat partida jokatu ditu guztira?
Marisak 20 bider bota du baloia saskira eta 12tan sartu du. Zenbatekoa da saskiratzeen ehunekoa? eta ez saskiratutakoena?
Bidaia agentzia batek oporraldia itsasontzi batean egiteko eskaintza atera du. Lehenengo astean 156 leku saldu ditu, hau da, guztira dauden lekuen %30.
Zenbat leku ditu itsasontziak?
Lehen 890€ balio zuen sofa bat %40 merkeago jarri dute. Zenbat balio du beherapena egin ondoren?