Ondoko grafikoan, hiru neba-arreba, aita, ama eta amona daude adierazita:
Goiko grafikoan zergatik ageri da koadrante bakarra?
Jakingo zenuke esaten zein punturi dagokion familiarteko bakoitza?
Zein puntu dagokio amonari?
Zein da neba-arreba gazteena?
Zein dagokio amari? ziurtasunez esan dezakezu, ala bi letren artean zaude zalantzan?
Badago neba-arrebetako bat guraso biak baino altuagoa dana?
Zein da altuagoa, amona ala ama?
Fruitu lehorren denda batean, honako poltsa hauek saltzen dituzte:
Almendrak 100g 1€
Almendrak 250g 2,5€
Pipitak 200g 1€
Mahaspasak 500g 3€
Almendrak 1kg 10€
Pistatxoak 400g 6€
Esan zer puntu dagokion pakete bakoitzari
Ondoko adibidean hiru poltsa gatz (puntu urdinak) eta hiru poltsa mandarina (puntu gorriak) adierazten dira.
Zer magnitude adierazten da x ardatzean? eta y ardatzean?
2kg gatzek zenbat balio du? eta 4kg gatzek? eta 7 kg gatzek?
Kalkulatu dezaket 1kg gatzek zenbat balio duen?
Gatzaren prezioa ematen duen formula zein izango da?
3kg mandarinak zenbat balio du? eta 4kg mandarinak? eta 5 kg mandarinak?
Mandarinaren prezioa ematen duen formula zein izango da?
Konturatu zara puntu urdinak zuzen batean daudela? eta puntu gorriak beste zuzen batean?
1kg-ko kasuan bat dator grafikoan ikusten dozuna, zuk lortutako balioekin?
Grafikotik 2kg mandarinak zenbat balio duen lor dezakezu?
Eta 6kg gatzek?
Formulekin lortutako balioekin bata datoz?