Enpresa bateko jabeak saria eman die hiru langileri, enpresan egin dituzten urteekiko zuzenki proportzionala den diru-saria.
Zaharrenak 20 urte daramatza enpresan, eta 500 euro jaso ditu.
Zenbateko saria hartuko dute beste biek, enpresan 15 urte eta 8 urte badaramatzate, hurrenez hurren?
Fruitu lehorren handizkari batek intxaur produkzio bat erosi du. Ondo zuritu, eta intxaurrak, azalik gabe, kilo laurdeneko 1500 poltsatan sartu ditu.
Zenbat poltsa beteko zituen poltsa bakoitzean 300 gramo intxaur izan baditu?
Mendizale elkarte batek 280 kide ditu. Bost gizoneko hiru emakume daude. Zenbat gizon eta zenbat emakume daude elkarte horretan?